TicketBAI, jakin beharreko guztia
Diputazioko web orri honetan, TicketBai sistemari buruzko informazio guztia aurkituko duzue. Kontuan izan beharreko garrantzitsuena, software-a baliogarria izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu duen onartutako hornitzaileen zerrendan sartuta egon behar dela da.
Onartutako hornitzaileen zerrenda, esteka honetan aurkituko duzue.
Dagoeneko hornitzaile bat baduzu baina zerrendan agertzen ez bada, esteka honen bidez egin dezake eskaria, ziurtagiri elektroniko baten bidez, baina kontuan izan zerrendan agertu arte ezin izango dela ofizialki kontuan hartu.
Foru Aldundiak, aldi berean, sistemarekin bateragarria den DOAKO software bat atera du, FakturaBAI izenekoa. Ziurtagiri elektronikoa behar da erabili ahal izateko, informazio gehiago HEMEN.
TBai sistemaren berezitasuna, bezeroarentzat tiket/faktura sortzean, fitxategi bar sortzen duela da, ekintzaren kontrola bermatzeko beharrezkoa den zerga informazioarekin. Behin faktura aterata, fitxategia automatikoki eta zuzenean bidaliko da Ogasunera. Fakturan, bezeroak TBAI sistema erabiltzen ari dela ikusteko aukera izango du, QR kode berezia agertuko baita, faktura ondo igorrita dagoela ikusi ahal izateko informazioarekin.
Irungo Udaletxetik, digitalizaziorako diru-laguntzak atera ziren, sistema honetara egokitzeko beharrezko aldaketen zati bat ordaintzen laguntzeko, gure hiriko merkatari eta ostalariei zuzenduta.