Merkatariei zuzendutako TicketBai jardunaldia Irunen

TicketBAI-ek (TBAI) 2022ko maiatzaren 1etik txikizkako merkataritzan eta ostalaritzan hartuko duen derrigortasuna ikusita, Gipuzkoako Bazkundeak, gaiari buruz hitz egiteko jardunaldi ezberdinak antolatu ditu.

Jardunaldi hauetan, hiru foru-ogasunen eta Eusko Jaurlaritzaren proiektu komuna azalduko dute, bi helburu nagusi dituena:

  • Iruzur fiskalari aurre egitea.
  • Zergadunaren betebehar fiskalen kudeaketa erraztea.

Kontuan izan behar dugu tiketak/fakturak igortzen dituzten gailuek (ordenagailuak, kutxa erregistratzaileak, balantza aurreratuak, TPVak...) nahitaez erabili beharko dutela sistema berri hori. Tiket/faktura bakoitzeko fitxategi bakarra (TBAI) sortuko du sistemak, eta dagokion Ogasunera bidaliko da. Horretarako, ekipamendua eta softwarea egokitu egin beharko dira, edo negozioaren beharretara egokitzen den irtenbidea eskuratu.

Logo TicketBAI

Irungo jardunaldia Martxoaren 24ean izango da, 14.00etatik 16.00etara Palmera Montero Gunean (Uranzu kalea, 912).

Lekuak mugatuak dira*, beraz, interesa izatekotan, lehen baitlehen izena-ematea gomendatzen dizugu. Link honen bidez egin dezakezu.

Gaur egun, gure hirian horrelako jardunaldi gehiago eskaintzeko lanean ari gara.

X