Merkataritza eta ostalaritza bonoak

Bonoak
Merkataritza eta Ostalaritzarako bonoen hirugarren kanpainia

Aurreko Merkataritza eta Ostalaritzako bonoen kanpainietako arrakasta ikusita, eta gure hiriko merkatari eta ostalariei laguntzen jarraitzeko asmoz, Irungo Udaletxeak 20.000 bono izango dituen hirugarren edizio bat jarriko du martxan. Oraingo honetan, 15.000 bono izango merkataritzari zuzenduta egongo dira eta 5.000 ostalaritzarentzari. Bono hauek, 2021eko Maiatzaren 6ean hasi eta Uztailaren 31ra arte trukatzeko aukera egongo da.


Ayudas al comercio de Irun

Irungo merkataritzarako laguntzak
Irungo merkataritzarentzako laguntzak Irungo merkataritza biziberritzeko planean interes estrategikoa duten proiektuetarako (PERCO)

Plan horren helburuetan zegoen Irungo txikizkako merkataritzari laguntzea, estrategia kolektiboak bultzatuz eta PERCO azterlanean markatutako helburuak – labur esanda, Irun merkataritza hiri gisa posizionatzea - lortzen laguntzeko bestelako integrazio-modu batzuk.

Hiriko merkataritza indartuko eta garapen ekonomikoaren eragile eta enplegu sortzaile gisa daukaten papera bultzatuko duten ekintzak sustatu nahi dira, udalerriko ehun ekonomikoak paper egituratzailea duenez eta ehun ekonomiko horrek efektu positiboak dituenez hiriaren bizi-kalitatean eta Irunen irudian, merkataritza eta zerbitzu hiri den aldetik.

Xede horrekin, Irungo Udalak merkataritza sektorearentzako laguntza batzuk planteatzen ditu, banaka zein merkataritza taldeen edo sektoreko elkarteen proposamenen bidez, PERCOn markatutako helburuak lortzen laguntzen dutenak.


TicketBAI

TicketBAI
Digitalizaziorako laguntzak Irungo hainbat sektore ekonomikotan

Irungo hainbat sektore ekonomikotan digitalizatzeko laguntzak eskatzeko epea ireki da. Laguntza hauen helburua da TicketBai sistema berria instalatzeko eta erabiltzeko behar den egokitzapenetik eratorritako gastuen zati bat estaltzea. Euskadin nahitaezkoa izango da 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera. Diruz lagundu daitezkeen gastuen artean TicketBairen baldintzak betetzen dituzten fakturazio- eta software-terminalak daude, eta softwarearen kasuan, hornitzaileen zerrendan daudenak (hemen kontsulta dezakezu zerrenda osoa).

Diruz lagundu daitezkeen gastuak 2020ko urriaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean egindakoak izango dira, deialdiaren baldintzak betetzen badituzte, eta zenbatekoa justifikatutako diruz lagundu daitekeen gastuaren % 80 izango da, eskabide bakoitzeko 1.500 €gehienez.


K-Biziak

K-Biziak
K-biziak alokairua proiektua

ortu berri diren enpresen eta komertzioen lehenengo pausoak errazteko, Irungo Udalak komertzio berriei alokairua ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak eskaintzen ditu. 34.200 euroko aurrekontuarekin, diru-laguntzak jasotzeko interesa dutenek 2019ko urriaren 31erainoko epea dute.


K-Biziak

K-Biziak
Merkataritzako lokalak zaharberritzeko laguntzak - K Biziak Proiektua

Laguntza horien helburua jarduera ekonomikoa eta komertziala da, hiri-ehuna suspertzea, Irunen lekutuko diren enpresa berriak sortzea eta saltoki berriak irekitzea, obrak egiteko, instalazioetarako eta, oro har, jarduera lekutuko den lokala birgaitzeko lanetarako laguntzak emanez.


Modernización de Establecimientos Comerciales

Merkataritza saltokiak modernizatzeko diru-laguntzak (MEC)
Eusko Jaurlaritzak Merkataritza Saltokiak Modernizatzeko Laguntza Programak (MEC) jarri ditu martxan, eta eusko saltokiek dute eskuragarri.

Helburua eusko saltokien kudeaketarako tresnen eta azpiegituren berrikuntza eta hobekuntza bultzatzea da.

Diru-laguntza hauek Irungo Udalak ateratako Merkataritzarako 2018ko diru-laguntzen programarekin bateragarriak dira.

X