Aurreko Merkataritza eta Ostalaritzako bonoen kanpainietako arrakasta ikusita, eta gure hiriko merkatari eta ostalariei laguntzen jarraitzeko asmoz, Irungo Udaletxeak 20.000 bono izango dituen hirugarren edizio bat jarriko du martxan. Oraingo honetan, 15.000 bono izango merkataritzari zuzenduta egongo dira eta 5.000 ostalaritzarentzari. Bono hauek, 2021eko maiatzaren 6an hasi eta uztailaren 31ra arte trukatzeko aukera egongo da.

Aurrekoetan bezala, bonoek ez dute formatu fisikorik izango, automatikoki 10 bono emango baitzaizkio ondorengo baldintzak betetzen dituen pertsona orori:

  • Irunen erroldatuta egotea 2021eko apirilaren 21ean.
  • 16 urte baino gehiago izatea 2021eko apirilaren 21ean.
  • Irungo Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen zerga-betebeharrak egunean izatea.

Bonoak trukatzeko, establezimenduan bertan NAN zenbakia ematearekin nahikoa izango da. Bertan, zenbakia base-datuan sartuko dute, eta honek kontrolatu eta kontabilizatuko du bono guztien erabilera.

Bonos comercio y hostelería

Bono hauen helburua, bertako merkatari eta ostalaritzaren aktibitatea sustatzea eta ekonomikoki laguntzea da. Oraingo honetan, bono guztiak atxikitutako establezimendu guztien artean banatuko dira, hau da, ez da bono kopuru bat egongo merkataritzarako eta beste bat ostalaritzarako, baizik eta establezimendu guztiek bono kopuru bera izango dute beraienean gastatzeko. Establezimendu bakoitzak bezeroen artean banatzeko izango duen bono kopurua, atxikitzen diren establezimendu kopuruaren araberakoa izango da eta kanpainia hasi baino bi-hiru egun lehenago jakingo da. Oraingo honetan, 15.000 bono merkataritzari eta 5.000 ostalaritzari zuzenduta daudenez, bono kopuru maximoa ezberdina izango da merkataritza eta ostalaritzako establezimenduen artean.

Establezimenduen kokapena kontsultatu!

 

Hala ere, 10€ko bonoak trukatzeko gastu minimoa 20€koa izaten jarraituko du ostalaritzan eta 30€koa merkataritzan.

  • Bonoak, atxikitutako establezimenduetan erabiltzeko aukera egongo da 2021eko Maiatzaren 6tik, 2021eko Uztailaren 31ra arte.
  • Merkataritza-bono bakoitza trukatu ahal izateko, gutxieneko 30€-ko erosketa egin beharko da, atxikitutako dendetako batean. Irungo Udaletxeak 10€ ordainduko ditu, eta erosleak gainontzeko zenbatekoa ordaindu beharko du.
  • Ostalaritza-bono bakoitza trukatu ahal izateko, gutxieneko 20€-ko erosketa egin beharko da, atxikitutako ostalaritza lokaletako batean. Irungo Udaletxeak 10€ ordainduko ditu, eta erosleak gainontzeko zenbatekoa ordaindu beharko du.

Bonoak erabiltzeko baldintzak

  • Kanpainiara atxikitutako merkataritza eta ostalaritza establezimenduek, beren lokaletako sarrera/ate edo erakusleihoetan bereizgarri bat itsatsita izango dute.
  • Pertsona batek bono bat erabili nahi duen bakoitzean, bere NAN-a erakutsi beharko du atxikitutako establezimenduan. Bertan, Irungo Udaletxeak emango dien web aplikazio baten bidez egiaztatu beharko dute kontsumitzaileak bonoak gastatzeko aukera duen, baita zenbat geratzen zaizkion ere.
  • Behin bonoa erregistratuta dagoenean, establezimenduak erabiltzaileari bonoei buruzko informazio guztia duen orri bat eman beharko dio, baita sinatu beharko duen egiaztagiri bat ere.

Behin establezimendu batek esleituta dauzkan bono guztiak trukatu dituenean, aplikazioak berak ez dio bono gehiago trukatzeko aukerarik emango, eta atean jarrita daukan bereizgarria kendu beharko du.

Bonoen erabilpena

Kanpainia hontara, ondorengo baldintzak betetzen dituen establezimendu orok atxikitzeko aukera izango du, 2021eko Apirilaren 22tik 2021eko Maiatzaren 3ra (salbuespenik gabe):

  • Irungo Udalarekiko, Gipuzkoako Foru Aldundiarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea (ofizioz egiaztatuko da).
  • Merkataritzako bonoentzat, Irungo JEZ/IAE-n altan egotea ondorengoen batean (64,65,662).
  • Ostalaritzako bonoentzat, Irungo JEZ/IAE-n altan egotea ostalaritza-jardueren 67. Taldean.

Irungo merkataritza eta ostalaritza lokal guztiek izango dute atxikitzeko aukera, 400m2 baino gehiagoko janari/edariak saltzen dituztenak, gasolindegiak, estankoak eta bai nazional ala internazionalak diren enpresa handien barruan sartuta dauden establezimenduak izan ezik.

Izen-emateen informazioa

Zein da establezimienduak atxikitzeko prozesua?

Irunen izen emanda dagoen establezimendu bat baduzu, eta baldintza guztiak betetzen dituela ziurtatu baduzu, hauek dira atxikitzeko jarraitu behar dituzun pausuak:

  • Tramitea telematikoki egin beharko da SAC-eko web orriaren bitartez, horregatik, nahitaezkoa izango da ziurtagiri elektroniko bat izatea (Irun Txartela, Izenpe, B@kq...). Hauetakoren bat ez izatekotan, Irun Txartela (adibidez) daukan norbaiti eskatu diezaiokezu berea erabiliz laguntzeko, ziurtagiri elektroniko berdinaren bitartez establezimendu ezberdinak atxikitzeko aukera baitago.

Dokumentu honetan, establezimendu bat atxikitzeko jarraitu beharreko prozesua aurkituko duzu pausoz-pauso: Ikusi pausoz pausoa.

Egoitza elektronikoa