Ayudas a la contratación

Kontrataziorako laguntzak
Irungo enpresek Irunen erroldatuta eta langabezian dauden pertsonak kontratatzeko laguntzak

Irungo udalerrian kokatutako enpresei, Irunen erroldatutako eta Lanbideko - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeen kontratazioa erraztea.


K-Biziak

K-Biziak
K-biziak alokairua proiektua

Sortu berri diren enpresen eta komertzioen lehenengo pausoak errazteko, Irungo Udalak komertzio berriei alokairua ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak eskaintzen ditu. 34.200 euroko aurrekontuarekin, diru-laguntzak jasotzeko interesa dutenek 2019ko urriaren 31erainoko epea dute.


K-Biziak

K-Biziak
Merkataritzako lokalak zaharberritzeko laguntzak - K Biziak Proiektua

Laguntza horien helburua jarduera ekonomikoa eta komertziala da, hiri-ehuna suspertzea, Irunen lekutuko diren enpresa berriak sortzea eta saltoki berriak irekitzea, obrak egiteko, instalazioetarako eta, oro har, jarduera lekutuko den lokala birgaitzeko lanetarako laguntzak emanez.


Ayudas a la creación de empresas

Enpresak sortzeko laguntzak
Enpresak sortzeko laguntzak E-Gaztea proiektua E-Berritzailea proiektua

Programa honek hirian enpresa berriak sortzeko erraztasunak ematen ditu, izaera berritzaileko ekintzailetzako enpresa-ekimenak abian jartzeko hasierako gastuei aurre egin ahal izateko laguntzen bidez.


Ayudas al comercio de Irun

Ayudas al comercio de Irun
Irungo merkataritzarentzako laguntzak irungo merkataritza biziberritzeko planean interes estrategikoa duten proiektuetarako (PERCO)

Plan horren helburuetan zegoen Irungo txikizkako merkataritzari laguntzea, estrategia kolektiboak bultzatuz eta PERCO azterlanean markatutako helburuak – labur esanda, Irun merkataritza hiri gisa posizionatzea - lortzen laguntzeko bestelako integrazio-modu batzuk.

Hiriko merkataritza indartuko eta garapen ekonomikoaren eragile eta enplegu sortzaile gisa daukaten papera bultzatuko duten ekintzak sustatu nahi dira, udalerriko ehun ekonomikoak paper egituratzailea duenez eta ehun ekonomiko horrek efektu positiboak dituenez hiriaren bizi-kalitatean eta Irunen irudian, merkataritza eta zerbitzu hiri den aldetik.

Xede horrekin, Irungo Udalak merkataritza sektorearentzako laguntza batzuk planteatzen ditu, banaka zein merkataritza taldeen edo sektoreko elkarteen proposamenen bidez, PERCOn markatutako helburuak lortzen laguntzen dutenak.

X