Frantses ikastaroa negozioentzat

Gipuzkoa Merkatariak diruz lagundutako frantseseko ikastaro berri bat eskaintzen du, negozioek bezeroarekin elkarrizketa erraza izateko adinako maila lor dezaten. Ikastaroan parte hartu ondoren, merkatariek frantsesez komunikatzeko funtsezko tresnak erabiltzea espero da, eta hizkuntza horretan hitz egiteko, galdetzeko edo argibideak emateko gai izatea, inolako zailtasunik gabe.

Ikastaroa apirilaren 27an hasiko da eta maiatzaren 2an, 4an, 9an, 11n, 16an, 18an, 23an, 25ean eta 30ean jarraituko du, 14:00etatik 16:00etara, Irun Factory-n, Palmera Monteron (Jose Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 behea). Presentziala izango da, prebentzio- eta higiene-neurri orokorrak bermatuz.

Lekuak mugatuak dira; beraz, interesatzen bazaizue, izena lehenbailehen ematea gomendatzen dizuegu, helbide elektroniko honen bidez: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

3026 FRANCÉS CONVERSACIÓN 1Y

X