Merkataritza eta Ostalaritzarako bonoen hirugarren kanpainia

Aurreko Merkataritza eta Ostalaritzako bonoen kanpainietako arrakasta ikusita, eta gure hiriko merkatari eta ostalariei laguntzen jarraitzeko asmoz, Irungo Udaletxeak 20.000 bono izango dituen hirugarren edizio bat jarriko du martxan. Oraingo honetan, 15.000 bono izango merkataritzari zuzenduta egongo dira eta 5.000 ostalaritzarentzari. Bono hauek, 2021eko maiatzaren 6an hasi eta uztailaren 31ra arte trukatzeko aukera egongo da.

Aurrekoetan bezala, bonoek ez dute formatu fisikorik izango, automatikoki 10 bono emango baitzaizkio ondorengo baldintzak betetzen dituen pertsona orori:

  • Irunen erroldatuta egotea 2021eko Apirilaren 21ean.
  • 16 urte baino gehiago izatea 2021eko Apirilaren 21ean.
  • Irungo Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gizarte Segurantzarekin dituen zerga-betebeharrak egunean izatea.

Bonoak trukatzeko, establezimenduan bertan NAN zenbakia ematearekin nahikoa izango da. Bertan, zenbakia base-datuan sartuko dute, eta honek kontrolatu eta kontabilizatuko du bono guztien erabilera.