Irungo zenbait sektore ekonomiko digitalizatzeko laguntzak

Ayudas a la digitalización

Irekita Irungo zenbait sektore ekonomiko digitalizatzeko laguntzak eskatzeko epea. Laguntza hauen helburua, TicketBai sistema berria erabiltzen hasteko beharrezkoak diren moldaketak eta instalazioak ordaintzen laguntzea da. Ticket Bai sistema, derrigorrezkoa izango da Euskadin 2022ko Urtarrilaren 1etik aurrera, baina dagoeneko erabiltzen hasteko aukera badago.

Ordainduko diren gastuen artean, zerbitzu eta ondasunak fakturatzeko erabiltzen dituzten sistema informatikoak fakturazio terminalen sistema berrira egokitzeko gastuak sartzen dira. Softwarearen kasuan gainera, onartutako hornitzaileenak izan beharko dira (hemen ikus dezakezu zerrenda osoa).

Justifikatutako diruz lagun daitekeen gastuaren %80a izango da dirulaguntzaren zenbatekoa, eta gehienez 1.500 euro emango dira eskaera bakoitzeko. Gastuak 2020ko Urriaren 1a eta 2021eko Maiatzaren 31 bitartekoak izan beharko dira.

X