Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak txikizkako ekipamendu pertsonalaren merkataritzari zuzendutakoak

Ayudas del Gobierno Vasco al sector de ropa y calzado

Eusko Jaurlaritzak, establezimendu bakoitzeko, 4.500€-rainoko diru-laguntzak atera ditu txikizkako jantzi eta oinetako sektoreetako establezimenduei zuzendutakoak. Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko martxoaren 2ko agindua onartu du, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen den euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari eusteko laguntza-programa.

Laguntzei buruzko aginduaren xedea da oinarriak ezartzea euskal txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektorea, beren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txikiak babesteko eta horiei laguntza ekonomikoa zuzenean emateko, COVID-19ren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien eragina minimizatzeko eta jarduera ahalik eta lasterren berriz abiaraztea ahalbidetzeko.

Agindu hori martxoaren 8ko EHAAn argitaratzea aurreikusi da. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 9an hasiko da, goizeko 9etan, eta 15 egun baliodun geroago amaituko da, martxoaren 30ean.

Izapideak telematikoak izango dira soilik erakunde eskatzaile guztientzat, eta eskabide bakarra aurkeztuko da merkataritza-establezimendu bakoitzeko, helbide honetan (web orria ez da erabilgarria izango, eskaera epea irekita egon arte).

Aginduan jasotako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bidez gauzatuko dira. Eman beharreko laguntzaren zenbatekoa merkataritza-establezimenduan 2021eko otsailaren 15ean alta emandako langileen kopuruaren arabera ezartzen da, honako honen arabera:

  • 1 eta 9 langile bitarteko establezimenduak: 4.000 euro.
  • 10 langile edo gehiagoko establezimenduak: 4.500 euro.

Programaren zenbateko osoa 15.800.000 eurokoa da, une zail hauetan ekipamendu pertsonalaren merkataritza-azpisektore osoari erantzuteko, bizi dugun pandemia-egoerak bereziki eragindako azpisektore gisa.

X