Ayuntamiento de
Buscador

Gipuzkoa Merkatariak diruz lagundutako frantseseko ikastaro berri bat eskaintzen du, negozioek bezeroarekin elkarrizketa erraza izateko adinako maila lor dezaten. Ikastaroan parte hartu ondoren, merkatariek frantsesez komunikatzeko funtsezko tresnak erabiltzea espero da, eta hizkuntza horretan hitz egiteko, galdetzeko edo argibideak emateko gai izatea, inolako zailtasunik gabe.

mujer con carro
Zure produktuak Internet bidez saldu nahi dituzu eta ez duzu online dendarik?
logotipo irun market

Irungo Udalak, Bidasoa Bizirikekin batera, online salmentarako plataforma bat sortzea bultzatu du, hiriko tokiko merkataritza digitalizatzen laguntzeko. Plataforma irun.market deritzo, eta haren helburua da esparru digitalera pasatu eta beren produktuak Internet bidez saltzen hasi nahi duten establezimenduak laguntzea, beren negozioarentzat ikusgarritasun handiagoa lortuz eta bezero potentzialak handituz.

Gipuzkoa Merkatariak antolatutako Gizarte Trebetasunei buruzko ikastaro berri bat dakarkizuegu. Diruz lagundutako ikastaroa da, non dendek komunikazioa, adimen emozionala eta talde-lana lantzeko aukera izango dute. Helburua merkatariek beharrezko jokabideak ezagutu eta barneratzean datza, bezeroekin harreman egokiak eta iraunkorrak lortzeko.

Se reedita Irun Aurrera,

Aurreko Merkataritza eta Ostalaritzako bonoen kanpainietako arrakasta ikusita, eta gure hiriko merkatari eta ostalariei laguntzen jarraitzeko asmoz, Irungo Udaletxeak 20.000 bono izango dituen hirugarren edizio bat jarriko du martxan. Oraingo honetan, 15.000 bono izango merkataritzari zuzenduta egongo dira eta 5.000 ostalaritzarentzari. Bono hauek, 2021eko maiatzaren 6an hasi eta uztailaren 31ra arte trukatzeko aukera egongo da.

Hiri Bultzadako Arloak jakinarazi duenez, maiatzaren 3ada epemuga ekonomia eta gizartea suspertzeko udal planaren esparruan Irun Aurrera bonuetarako izena eman nahi duten saltoki eta establezimenduek eskaera egiteko. Saltoki txikiei laguntzeko ekimen bat da hau, COVID-19ak eragindako krisialdian sektorerik kaltetuenetako bat izan baitira, eta kanpainaren hirugarren edizioa da hastear dagoena.

Se reedita Irun Aurrera,

Martxan da Irun Aurrera hiriko ekonomia eta gizartea suspertzeko planaren beste edizio bat

Planaren barruko jardueretarako aurrekontua 4'2 milioi eurokoa da, eta Planak barnean hartzen ditu diru sarreren milioi erdi eurotik gorako murrizketak ere. Planaren lehenengo edizioko jarduerez gain, berritasunak dakartza edizio honek.

Jornada TicketBai

TicketBAI-ek (TBAI) 2022ko maiatzaren 1etik txikizkako merkataritzan eta ostalaritzan hartuko duen derrigortasuna ikusita, Gipuzkoako Bazkundeak, gaiari buruz hitz egiteko jardunaldi ezberdinak antolatu ditu.

Ayudas del Gobierno Vasco al sector de ropa y calzado

Eusko Jaurlaritzak, establezimendu bakoitzeko, 4.500€-rainoko diru-laguntzak atera ditu txikizkako jantzi eta oinetako sektoreetako establezimenduei zuzendutakoak. Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2021eko martxoaren 2ko agindua onartu du, zeinaren bidez arautzen eta iragartzen den euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari eusteko laguntza-programa.

Ayudas a la digitalización

Irekita Irungo zenbait sektore ekonomiko digitalizatzeko laguntzak eskatzeko epea. Laguntza hauen helburua, TicketBai sistema berria erabiltzen hasteko beharrezkoak diren moldaketak eta instalazioak ordaintzen laguntzea da. Ticket Bai sistema, derrigorrezkoa izango da Euskadin 2022ko Urtarrilaren 1etik aurrera, baina dagoeneko erabiltzen hasteko aukera badago.

X