Zer ordain daiteke?

Irungo Udalak egindako ordainagiri guztiak:

Trafiko / TAO salaketak

  • Trafiko salaketak (Poliziak emana)Ordaindu
  • Trafiko / TAO salaketak (Posta bidez jasoak)Ordaindu
  • Trafiko / TAO salaketak (Ordainketa egoitza elektronikoan)Ordaindu

Udal ordainagiriak

  • OHZ (Ondasun higiezinak), EJZ (Ekonomia jarduerak), TMIZ (Ibilgailuak)...Ordaindu

Lan ezkaintza publikoa

Beste batzuk

 

Nola eta zein entitatetan ordain dezaket?

Elektronikoki ordain dezakezu, edozein banku-erakunderen bidez.

"NireOrdainketa" plataformak (Euskal Administrazioaren Ordainketa-Pasabidea) Euskal Administrazio osoari bi modutan ordaintzeko aukera ematen du:

"NireOrdainketa" plataformari atxikitako erakunderen baten bezeroa bazara (Kutxabank, Euskadiko Kutxa, Banco Sabadell, La Caixa, Bankoa, Banco Santander, BBVA, Caja Rural de Navarra eta Banco Popularen), zure bankuko edo aurrezki-kutxako banku elektronikoaren erabiltzaile-kodea eta identifikazioa erabiliz ordaindu ahal izango duzu.

kutxanet pago
cajalaboral pago
lacaixa pago
bancoguipuzcoano pago
bankoa pago
bancosantander pago
bbva2
Banco popular esp logo
rural kutxa pago

Gainerako banku-erakundeen kasuan, ordainketa edozein Visa-Maestro-Mastercard txartelaren bidez egin ahal izango duzu, Beste Entitateetako txartelak aukera hautatuz.

kutxanet pago
mastercard pago
maestro pago

Egiaztagiria eskuratzea

Eragiketa amaitu ondoren, Finantza Entitateak egindako ordainketaren egiaztagiri bat emango dizu. Ordainketaren frogagiri gisa inprimatu dezakezu.

Ordaintzeko modalitate honek nazioarteko zenbait aitormen, segurtasun eta konfidentzialtasun berme guztiak eta udalari ordaintzeko transakzioak eroso egitearen abantailak dauzka:

  • Segurtasuna transakzioetan; izan ere, ingurune seguruan egiten dira, finantza-erakundeek beren eskutik, eta trukatutako informazioa ezin izango du beste inork ikusi Interneten.
  • Datuen konfidentzialtasuna; izan ere, ziurtatu egiten du Izaera Pertsonaleko datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa betetzen dela (LOPD).
  • Erosotasuna; izan ere, ordainketa-modalitate hau egunaren 24 orduetan dago martxan, eta joan-etorriak eta itxaronilarak saihesten dizkizu.

Pixkanaka, On-line bidez ordaintzeko prozedura hau zabalduz joango da, Udal honetan egin beharreko ordainketa guztiak hartzeraino. Era berean, aurreikusia dago aurki hiriko beste Finantza Erakunde batzuk ere sartuko direla on-line bidezko ordainketa-sistema honetara.

X