Zer da Egoitza Elektronikoa?
Bulego birtual horren bidez, Irungo Udalarekin harremanetan jar zaitezke, bitarteko elektronikoak erabiliz.

Egoitza elektronikotik egindako gestioek eta aurrez aurre egindakoek balio bera al dute?
Bai, telematikoki aurkeztutako espediente bakoitza Udaleko sarrera-erregistroan erregistratuta geratzen da, eta interesdunari egindako aurkezpen telematikoaren egiaztagiria erakutsiko zaio.

Egoitza elektronikoa gune segurua al da? Zer segurtasun-berme eskaintzen ditu?
Egoitza elektronikoan, informazioak zifratuta bidaiatzen du, bi noranzkoetan komunikazio segurua bermatuz. Gainera, erabiltzaileek hala eskatzen duten kudeaketa eta izapideetan emandako datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzen dira, eta behar diren neurriak hartzen dira datu horiek aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa eta hura garatzeko araudia betez.

Nabigatzaileak eta egoitza elektronikora sartu ahal izateko baldintza teknikoak
Hasiera batean, edozein nabigatzailerekin erabil daiteke egoitza elektronikoa. Hala ere, Microsoft Explorer, Mozilla Firefox eta Google Chrome nabigatzaileak erabiltzea gomendatzen dute. Ziurtagiri digital batekin konektatzeko, nabigatzailea edozein dela ere, Id@zki appleta erabiltzen da; beraz, beharrezkoa da javaren bertsioa eguneratuta izatea.

Mugikorretik sar daiteke egoitza elektronikora? ?
Egoitza elektronikoa smartphone izeneko telefono mugikor batzuen nabigatzaileekin (iphone, android, blackberry) eskuragarri dago, baina erabateko eraginkortasuna Microsoft Explorer, Mozilla Firefox eta Google Chrome nabigatzaileekin aurkezten da.

Ziurtagiri digitalak - Identifikazioa eta sinadura?
Egoitzara sartzeko, beharrezkoa da ziurtagiri digital bat izatea, hala nola Irungo Udalak emandako Irun Txartela, IZENPEk ziurtatutako txartela edo NAN elektronikoa, NANa ematen duen edozein bulegotan eska daitekeena.

X