Administrazio publikoen elkarreragingarritasun-sistema orokorraren helburua administrazioen arteko datu-trukeak erraztea da, herritarrek paperezko ziurtagiriak aurkeztu beharrik izan ez dezaten.

Herritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legeak, aitortzen du herritarrek eskubidea dutela administrazio publikoen esku dauden datuak eta dokumentuak ez aurkezteko. Eskubide hori betetzeko, Irungo Udalak hainbat hitzarmen sinatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, datuak transmititzeko, eta, azken kasu horretan, Estatuko Administrazio Orokorrarekin datu-bitartekaritza egiteko.

Elkarreragingarritasun-zerbitzu horiei esker, administrazio publikoek herritarrei eta enpresei eta erakundeei eskatzen zaizkien datuak eta ziurtagiriak trukatu ahal izango dituzte parte hartzen duten administrazio-prozedurak izapidetzean, herritarrek paperezko ziurtagiriak aurkeztu behar izatea saihestuz eta, aldi berean, administrazio-prozeduraren legezko berme guztiak eta datuen babesa ziurtatuz.

Gaur egun, elkarreragingarritasun-zerbitzuak martxan daude jada, bai beste euskal administrazio batzuekin bai Estatuko Administrazio Orokorrarekin, eta, pixkanaka, zerbitzu gehiago gehituko zaizkio elkarreragingarritasun-sistema orokorrari.

Irungo Udalak, beste administrazio batzuekin sinatutako elkarreragingarritasun-hitzarmenen lege-esparruaren barruan, honako elkarreragingarritasun-zerbitzu hauek eskaintzen dizkie administrazio horiei:

Beste administrazio publiko batzuen esku jarritako elkarreragingarritasun-zerbitzuak

IzenaDatu iturriakEgoera
Egungo errolda indibidualaren datuak kontsultatzea Irungo Udal Biztanleen Errolda Jardunean
Gaur egungo etxeko erroldaren datuak kontsultatzea Irungo Udal Biztanleen Errolda Jardunean
Etxeko errolda historikoaren datuak kontsultatzea Irungo Udal Biztanleen Errolda Jardunean
Etxeko erroldako datuak kontsultatzea, Lanbidek DSBE kudeatzeko Irungo Udal Biztanleen Errolda Jardunean

Elkarreragingarritasun-hitzarmenak

X