Hona webgune honen (aurrerantzean "webgunea") jabea:

  • Sozietate-izena: Irungo Udala
  • IFK: P2004900C
  • Helbidea: San Juan Harria Plaza, z/k – 20304 IRUN (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: + 34 943 50 51 52 (edo 010 Irungo telefono finkoetatik deituz gero)
  • Helbide elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Webgunea: www.irun.org

Edukia

Webgune honen bidez, Irungo Udalak datu interesgarriak eskaintzen ditu Udalari eta Irun hiriari buruz, bai eta hainbat argibide, albiste eta web-zerbitzu ere, udal jardunei lotuak.

Irungo Udalak arreta berezia ematen die webguneko informazioaren zehaztasunari eta doitasunari, eta horretarako, aldian-aldian eguneratzen du informazioa, eta okerrak hauteman bezain laster zuzentzen ditu. Halarik ere, Irungo Udalak ezin du bermatu informazioa beti eguneratua izatea edo okerrik inoiz ez egotea.

Webgune honetako argibideak eta datuak informazioa emateko baino ez dira argitaratzen. Ez dira ez administrazio-egintzen jakinarazpenak, ez jakinarazpen ofizialak. Izan ere, halako jakinarazpenak egiteko, bide ofizialak baliatuko dira, hau da, legeetan horretarako ezarritakoak.

Aurrekoa gorabehera, baldin eta webgunean agiri elektronikorik sortzen badira -webgunea baliatuta osorik edo hein batean izapidetutako administrazio-prozeduren baitan-, halakoak benetakotzat joko dira, eta indarreko legeek aitortzen dien froga-balioa izango dute.

Zehaztapenak eta baldintzak

Webgune honetara eta bertako edozein orritara sartzeak berekin dakar honako lege-ohartarazpen, eta erabilera-baldintza zein zehaztapen hauek ezagutu eta onartzea:

  • Web-atari honetara sartzea eta bertako informazioa erabiltzea erabiltzaileen erantzukizuna da, eta ez beste inorena. Irungo Udala ez da halakoak egiteak ekar ditzakeen kalteetako bakar baten erantzulea, eta ezin du bermatu sarbidea ez denik etengo edo bertako edukiak zein softwareak ez duenik akatsik edo kalterik sortuko.
  • Irungo Udalak beretzat gordetzen du eskubidea behar diren aldaketak egiteko aurrez abisatu gabe, informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatze aldera, bai eta egoki jotako aldaketa oro egitekoa ere, Webgunearen gainean.
  • Irungo Udalak beretzat gordetzen du webgune honetako baldintzak eta zehaztapenak aldatzeko ahalmena. Halako aldaketarik eginez gero, behar bezala iragarriko da orri honetan, eta aldaketak argitaratzen denean hartuko du indarra.

Erabilera zilegia

Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute orri hau erabiltzen dutenean ez aritzeko ez bidegabe edo legez kontrakotzat jo daitezkeen jardueretan ez Irungo Udalaren edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituztenetan, ezta webgunea gainkargatu, hondatu edota haren erabilpen normala galarazi dezakeenetan ere. Adibidez, eta den-dena zehaztu gabe, debeku dira honako hauek:

  • Hirugarrenen eskubideen urraketak oro (intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearena, jabetza intelektual eta industrialeko eskubideenak, eta abar).
  • Edozein publizitate mota egitea Webgune honetako edukiak erabilita, hala nola eskatu gabeko mezu elektronikoak bidaltzea (spam) edo antzeko komunikazioak egitea.
  • Birus informatikoak edo fitxategi akastunak sartzea, edo beste edozein software edo programa informatiko, baldin eta kalterik edo baimendu gabeko aldaketarik eragiten badute webgune honetan eskuragarri diren edukietan edo sistemetan.

Edukiak eskuratzeko, erabiltzaileek horretarako haien eskura ezarritako bitarte eta prozedurak, webgune honetan adierazitakoak edo Interneten erabili ohi direnak besterik ez dute erabiliko, eta azken kasu horretan, webguneari eta bertako edukiei kalterik egiteko edo haiek erabiltezin uzteko arriskurik ez dagoenean baino ez.

Erantzukizuna

Erabiltzaileak, eta ez beste inor, izanen dira erantzule beraiek egiten dituzten arau-hausteetan edo hirugarrenei eragin diezazkieketen kalteetan, webgune hau bidegabe eta legez kontra erabiliz gero.

Irungo Udala ez da erantzule izango sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan izan daitezkeen interferentziek, hutsegiteek, etenek, birus informatikoek, matxura telefonikoek edo deskonexioek eragin ditzaketen balizko kalteetan, baldin eta Irungo Udalarenak ez diren kausek sortuak badira, ezta sistema elektroniko honetan linea telefonikoetako huts edo gainkargek, Internet sistemako edo beste sistema elektronikoetako gainkargek eragindako atzerapen edo blokeoetan ere.

Irungo Udalak ez du bermatzen egiatasuna, eta ez du erantzukizunik hartzen hirugarrenek eman eta webgune honetan ager daitezkeen edukietako okerrek izan ditzaketen ondorioen gainean.

Orobat, Irungo Udalak ez du erantzukizunik hartzen, ezta ere, webgune honetan lotura elektronikoen bidez (estekak) zuzenean edo zeharka ikus daitezkeen eduki, produktu edo zerbitzuen gainean. Esteka horiek ez dute islatzen inongo harremanik Irungo Udalaren eta haiek sarbide gisa baliatzen dituzten orrien jabe diren partikularren edo entitateen artean. Irungo Udalak beretzat gordetzen du eskubidea bere kabuz eta edozein momentutan erretiratzeko bere webgunean agertzen diren estekak.

Irungo Udala erantzukizunetik salbuetsita gelditzen da Udalaz besteko hirugarrenek erabiltzaileen ordenagailuaren disko gogorrean instala ditzaketen cookieei eta bere webguneko edukietan ager daitezkeen akats tipografikoei zein datu ez-zuzenei dagokienez.

Irungo Udalak emandako informazioa orientagarri hutsa izango da, kontsulta edo informazio-eskaera bati erantzutekoa bada -eta horretarako ezarritako bitartekoen bidez eskatua: posta elektronikoko postontziak, kontsulta-formularioak...-. Halako informazioa inoiz ez da izango loteslea administrazio-prozedurak ebazteko; izan ere, haiei aplikatzekoak diren lege- zein erregelamendu-arauei egin behar diete men administrazio-prozedurek.

Segurtasun-neurriak

Irungo Udalak hartutako segurtasun-neurriak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluak ezarritakoak dira. Zentzu horretan, eta kontuan hartuta hala teknologiaren egoera, aplikazio-kostuak eta tratamenduaren nolakotasuna, irismena, testuingurua eta helburuak nola pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako izan daitezkeen arriskuak -probabilitate- eta larritasun-maila askotarikoak izan daitezkeenak-, Irungo Udalak ezarrita dauzka arrazoizko neurri tekniko eta antolakuntzakoak dagoen arriskuarekin bat datorren segurtasun-maila bermatzeko.

Edonola ere, Irungo Udalak ezarrita ditu behar besteko mekanismoak honako hauetarako:

  • Etengabe bermatzeko tratamendu-sistema eta -zerbitzuen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia.
  • Datu pertsonalak berriro erabilgarri eta irispidean azkar jartzeko, gorabehera fisiko edo teknikorik gertatuz gero.
  • Tratamenduaren segurtasuna bermatzen duten neurri tekniko eta antolakuntzakoen eraginkortasuna aldian-aldian egiaztatzeko, ebaluatzeko eta baloratzeko.
  • Datu pertsonalen seudonimizazioa eta zifratzea egiteko, hala behar izatera.

Jabetza intelektuala

Web-atari honen diseinua eta haren iturburu-kodeen, logoen, marken eta abarrena Irungo Udalarenak dira -salbu berariaz adierazten bada jabea beste norbait dela-, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzte. Erabat debekatuta dago haiek erabili, erreproduzitu, banatu, jendaurrean eman, eraldatzea edo haien parekoa edo berdintsua den beste edozein jarduera egitea, salbu Irungo Udalak berariaz baimentzen badu.

Baimena ematen da berrerabiltzeko Irungo Udalak webgunean dituen agiriak edota informazioa, baldin eta eduki horiek osorik badiraute eta haien iturria aipatzen bada (azaroaren 16ko 37/2007 Legea, sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeari buruzkoa). Debekaturik dago haiek erabiltzea legez kontrako jarduerei heltzeko. Nolanahi ere, baimena ez da aplikagarria jabetza intelektual eta industrialeko eskubideek babesten dituzten agiriei, hala nola patenteei, diseinuei eta marka erregistratuei, batez ere, hirugarrenen kasuan. Erabiltzaileek ez diote helduko ez Irungo Udalaren jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak urratzen dituen ezein jarduerari, ezta webgune honetan aipaturik agertzen diren hirugarrenenak urratzen dituen beste edozeini ere.

Edonola ere, edukiak berrerabiltzeko araubideak nahitaez bermatu behar du erabat errespetatzen direla datu pertsonalen babesa ezartzen duten printzipioak, datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dauden arauetan xedatutakoaren arabera.

Nola eskatu webguneak eskainitako zerbitzuak

Kontaktu-formularioak, iradokizunak eta abar bidaltzeko, formulario bat bete behar da non bilduko baitira, besteak beste, eskatutako zerbitzuak eskuratzeko behar diren datu pertsonalak. Datu pertsonal horien tratamendua Irungo Udalaren esku egongo da, formulario bakoitzean adierazitako xedearekin bat. Datu pertsonal horien tratamendua gure Datuen Babesari buruzko Politikan adierazitakoaren arabera egingo da.

Datu pertsonaletan gertatzen diren aldaketak oro datu horien titularrak jakinarazi beharko ditu, eta berea izango da, beti, une bakoitzean emandako datuen egiazkotasun eta zehaztasunaren erantzukizuna.

Zure datuak behar den zilegitasun zein leialtasunez tratatzen ditugu, modu garden, egoki, doitu, mugatu, zehatz eta eguneratuan. Horregatik konpromisoa daukagu behar diren arrazoizko neurri guztiak hartzeko datuak okerrak direnean, horiek deuseztatu edo zuzentze aldera, luzamendutan ibili gabe.

Izartxo bat (*) duten eremuak nahitaez erantzun behar dira, hori egin ezean ezingo baita formularioa bidali

Hirugarrenen datuak ematen badira, erabiltzaileak adierazi beharko du baduela datuen titularraren baimena datu horiek emateko, edo bestela, bere legezko ordezkaria izan beharko du, eta Irungo Udalak ez du inolaz ere horren gaineko erantzukizunik izango.

Adin gabeendatuen bilketa

Irungo Udalak ez die baimenik ematen 14 urtetik beherakoei beren datu pertsonalak emateko, ez zerbitzuak eskatzeko gaitutako web-formularioen bidez, ez harremanetarako formularioen bitartez ezta mezu elektronikoak bidalita ere.

Sare sozialen pluginakedo gehigarriak

Irungo Udalaren webgune honek integraturik ditu zenbait sare sozialetako pluginak edo gehigarriak, Facebook, Instagram eta Twitter-koak kasu. Plugin horiei dagokienez, webgunearen erabiltzaileek honako hauek hartu behar dituzte kontuan:

  • Sare sozial batean erabiltzaile gisa erregistraturik badaude, eta Irungo Udalaren webgunea bisitatzen duten unean sare sozial horretan saioa irekita badute, horren pluginean klik eginez gero sare sozial horiek webgune hau bisitatu dutela adierazten dien informazioa jasoko dute. Horrez gain, sare sozial horretako beren erabiltzaile-profilei buruzko informazioa emango dute (izena, posta elektronikoko helbidea, argazkia, eta abar).
  • Sare sozialean erregistraturik ez badaude, edo saioa irekita ez badute Irungo Udalaren webgunea bisitatzen duten bitartean, gerta daiteke sare sozialak gutxienez IP helbidea jaso eta biltegiratzea.

Nahi ez baduzu sare sozial batek hemen adierazi dituzun datu pertsonalak eskuratu ditzan, ezta gurekin edo hirugarrenekin partekatu daitezen ere, kontsultatu sare sozial horren pribatutasun-politika, eta itxi bertako saioa Irungo Udalaren webgunea bisitatu baino lehen. Sare sozialak zure ordenagailuan instalatutako cookieak ere ezabatzen ahal dituzu, zure nabigatzailearen funtzioak baliatuta.

Datuen babesa

Esteka honetan kontsultatu dezakezu gure Pribatutasun Politika Datuen Babesari buruz.

Irisgarritasuna

Esteka honetan kontsultatu dezakezu gure Erabilerraztasun Deklarazioa.

 

X