Zer elementuk osatzen dute
B@kQ
B@kQ pertsona fisikoak elektronikaz identifikatzeko bitarteko berri bat da, autentifikaziorako eta sinadurarako, IZENPE entitate ziurtatzaileak egindako ziurtagiri kualifikatu bati lotua, honako faktore hauek erabiltzen dira hartara sartzeko: erabiltzailearen identifikazioa (NAN/ANZ), pasahitza edo password eta 16 posizioko koordenada-joko bat (edo itsasontzi-jokoa).
Honekin, gehitu egingo dira zure aukerak Irun Txartelakin, eta Eusko Jaurlaritzarekin, Osakidetzarekin, Gipuzkoako Foru Ogasunarekin, ... eta laster Europako edozein Administrazio Publikorekin tramite elektronikoak egiteko ere balioko dizu.

Ontzien jolasa
Ontzien jolasa erabilera PERTSONALA duen sinadura elektronikoaren forma berria da, eta bere segurtasuna letra/zenbakia koordenatuetan (ontzien jolasa) oinarritzen da, pasahitz batekin.
IZENPEk konfiantzazko hirugarren bezala jokatzen du, autentifikatzeko (zerbitzuan sartzeko) edo agiri baten sinadura elektroniko aurreratua egiteko erabiltzaileak egiten duen transakzio elektroniko bakoitza bermatuz.
Gogorarazten dizugu, Irun Txartela entregatu zitzaizunean, Ontzien Jolasa "OPERATIBO JARTZEKO" modua adierazi zitzaizula.
Bere garaian ez bazenuen egin, orain aktibatu dezakezu: Zure IRUN Txartelarekin batera eman zitzaizun PINa (zenbakien gakoa) bilatu, web honetara sartu eta jarraitu emango zaizkizun urratsak.
PINa ez baduzu gogoratzen HAZ bulegora etorri behar duzu (ezinbestez Irun Txartelaren titularrak bertaratu behar du) eta PIN berri bat sortuko dizute eta zure IRUN Txartela aktibatzen lagunduko dizute.
Soluzio honek abantaila ugari eskaintzen du:
- Sinadura Elektroniko Aurreratu gisa onartzen da.
- Software gehigarririk ez du behar.
- Irakurgailuaren beharra ezabatzen du.
- PINa galdu eta berreskuratzeko aukera.

Barra kodea
Irun Txartelak atzealdean inprimatuta daraman barra kodearen bitartez Irungo Udal Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak erabili ahal izango dituzu, baita Irakurketa Publikoko Euskal Sarean adskribitutako liburutegi guztiek eskaintzen dituzten haiek ere.
Hurbiltasun txipa
IRUN Txartelak, plastiko barruan, barne txip bat dauka eta txartela irakurgailura hurbilduta hainbat zerbitzu erabiltzeko aukera ematen du.
Egun, sistema hau erabiltzen da kiroldegietan sartzeko tornuak irekitzeko, eta aurreikusten da etorkizun laburrean hurbiltasunezko teknologia hau erabiliko dela beste kirol instalazioetara eta beste udal ekipamenduetara sartzeko.