Irun Txartelaz baliatuz doan erabili ahalko dituzu Irungo gune publikoetan dauden Wifi guneetan.

Zerbitzu hau gune publikoetan doan eta CNMC (Comisión Nacional de los Mercados y la Competencia/Merkatuen eta Lehiaren gaineko Batzorde Nazionala) erakundeak ezarritako mugak betez eskaini ahal izateko, ondoko mugak ezarri behar izan ditu Irungo Udalak:

wifi logo
  • Konexiorako gehienezko epea: egunean 2 orduz (egun osoan zehar, ez da beharrezkoa aldi hori jarraian izatea).
  • Behera kargatzeko abiadura handiena: 256Kbps.

Muga horiek ez dira aplikatuko gune itxietako wifi konexioen kasuan, toki horietan ez baita beharrezkoa CNMC entitatearen legea betetzea, baina eraikin bakoitzean erabiltzeko berezko baldintzak ezarri ahal dira.

WIFI konexioa Irun txartelarekin egiteko eman beharreko urratsak

  • 1: Wifia aktibatua eduki behar da gailuan (eskuko ordenagailua, telefonoa edo tableta).
  • 2: Wifi hari gabeko konexioetara jo: ordenagailuak erabilgarri dauden konexio guztiak antzematen ditu.
  • 3: Aukeratu "Irun. org" wifi irekia
  • 4: "Irun.org" wifiarekin konektatu ondoren, hasiera eman saioari "Badut Irun txartela" aukera klikatuz.
  • 5: Sartu Irun Txartelaren titularraren NANa edo AIZa, eta haren BaKQ ziurtagiriaren pasahitza, eta sakatu JARRAITU.

wifi 5

 
Wifiarekin konektatzeko prozesuan zalantzaren edo arazoren bat izanez gero, 943 31 08 68 laguntza telefonora deitu ahal duzu.

Wifi guneak

Irun Txartelarekin gune publikoetako edo kanpoko Wifiak erabili ahalko dira, baita udaleko gune itxietako wifiak ere.

Toki publikoetako wifi guneak

Ordutegi eta abiadura mugak dituztenak

  • Zabaltza plaza eta Luis Mariano plaza
  • Oiasso Museoaren kanpoko aldea
  • Junkaleko plazatxoa eta Urdanibia plaza
  • Sajia parkea
  • Gizarte Ongizateko lorategiak, Adinekoen Udal Egoitzako lorategiak barne
  • San Juan plaza
  • Istillaga kaleko frontoia eta gune publikoak
  • Santiago kalea (Auzo elkartearen inguruan)
  • Skate park - Santiago zubia eta lorategi gunea.

Wifi guneak eraikin publiko guztietan

Ordutegi eta abiadura mugarik gabeak

  • Udaletxean
  • Ikust-Alaia Eraikinean (Udal Artxiboa)
  • Amaia KZ
  • Martindozenea Gaztelekua
  • Carlos Blanco Aguinaga kultur gunea (CBA)
  • Udal Kontserbatoria
  • Oiasso Erromatar Museoa
  • Artaleku kiroldegia, harrera eta pista balioaniztuna
  • Azken Portu kiroldegia, harrera eta kafetegia
  • Udal zahar etxea, harrera eta gune komunak
  • Iraso gizarte zentroa
  • Zubia Gizarteratze zentroa
  • Uranzu frontoia
  • Artia Gaztelekua.
  • Haurtxokoak (Ventas, Lapice, Palmera Montero, El Rancho, Centro).
  • Marrazki eta Pintura akademia.
  • Udal Haur eskola.
Wifi guneen estaldura pixkanaka handiagotu egingo da.
X