Irun Txartelaren eskaera
Irundarren txartela aurkezten dizugu.
Lortu ezazu IRUN TXARTELA eta gehien erabiltzen dituzun udal zerbitzuak erabili ahalko dituzu, hala nola kiroldegiak, liburutegia, WiFia eta abar; Bestalde, Interneten bidezko tramiteak ere era erosoan egin ahalko dituzu zure ordenagailu/tablet/mugikorretik (errolda, izen-emateak, isunak, ordainagirien bikoizketa, TAO eta abar).
Doakoa da eta erabiltzeko erraza. Ez du behar ez irakurgailurik ez software berezirik.
Eska ezazu orain! Doakoa da
Sar itzazu zure datuak zure NAN / IZF dokumentuan agertzen diren moduan
Eman zure posta elektronikoaren eta mugikorraren datuak. Bide hauetatik jakinaraziko dizugu IRUN Txartela jasotzen dugunean. Helbide elektronikorik edo telefono mugikorrik ez baduzu, mesedez, eskatu IRUN Txartela 010 zenbakira deituta.