Irun Txartela
Zer da. Zertarako balio du
Irun Txartela Irungo udalak ezarri dituen Administrazio Elektronikoko zerbitzu zabal eta aurreratuak erabiltzeko gailua da. Herritarrei zerbitzua eskuratzea eta dokumentuen sinadura elektronikoa ahalbidetzen die dohainik.
IRUN Txartelak hurbiltasun txip bat, barrakode bat, barku-joko bat eta B@KQ identifikazio elektronikoa dauzka; azken honek Interneten bidezko tramiteak segurtasunarekin eta legezko balioarekin egitea ahalbidetzen du.

Zerbitzu hauek erabili ahal izatea:
- SAC 24o. – Internet bidezko tramite eta zerbitzuak.
- Wifi dohain espazio publikoetan, Lehiarako Batzorde Nazionalak ezarritako mugekin (2 ordu egunero eta jaisteko gehieneko abiadura 256kbp).
- Kiroldegietako eta beste udal kirol instalazioetako sarrera.
- Udal Liburutegiko eta Euskadiko Liburutegi Sareko bazkide txartela.
- Herritarren partaidetza prozesuak eta beste online bozketak.
- Informazio pertsonalizatuko harpidetzak.
- Hondakin organikoen edukiontzi marroiaren irekitze sistema.
- Eusko Jaurlaritzarekin, Osakidetzarekin, Gipuzkoako Foru Ogasunarekin tramiteak.
Nork eska dezake
Irungo Udaleko zerbitzuak erabiltzen dituen 16 urtetik gorako edozein pertsonek. Ez da derrigorra Irunen bizitzea.
IRUN Txartela pertsonala da tarjeta personal (IZENPEk ematen duen ontzien jolasaren bitartez lortutako sinadura elektroniko aurreratua pertsona fisikoei soilik lotzen zaie).
Hala ere, Irungo Udalak ordezkaritza elektronikoaren zerbitzu bat eskaintzen du pertsona fisiko batek tramitatu ahal izan dezan beste pertsona fisiko edo juridiko baten izenean.
Zer egin...?
PINa aldatu nahi da
Arrazoia edozein dela ere, zure egungo PINa (pasahitza) aldatu nahi baduzu, gako berria lortzeko IZENPEren prozedura erabili zure IRUN txartelarentzat.
PINa ahaztu
PINa (pasahitza) ahaztu bazaizu, berri bat lor dezakezu IZENPEk ematen duen prozedura sinple baten bitartez. Zure telefono mugikorra (PIN berria jasotzeko) eta zure IRUN Txartelean dauden datuak erabili beharko dituzu (erreferentzia zenbakia eta ontzien jolasaren koordenatuak eskatuko zaizkizu).
Gogorarazten dizugu PIN berria ematen duen SMSa, Irun Txartela eskatzean eman zenuen telefono zenbakira bidaliko dela.
Ohar garrantzitsua: Aipatu telefono zenbaki horren jabe jada ez bazara, HAZ bulegora (Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua) etorri beharko duzu PIN berria eskatu baino lehen, telefonoaren datuak eguneratu daitezen.
Galdu
Zure txartela galtzen baduzu, kopia bat eska dezakezu SAC bulegoan (San Martzial kalea, 2). Ez itxaron, eskatu hitzordua 943 505152 - 010 telefonoan.
Gaizki dabil
Kontsulta / tramite elektroniko bat egiteko ezin dut Egoitza Elektronikora sartu.
Arazorik ohikoena izaten da txartelaren PINa ez gogoratzea. Horrela bada, atal honetara joan beharko duzu
PINa zuzena bada eta sartu ezin baduzu
Ez baduzu zalantzarik PIN zuzena erabiltzen ari zarena, arazoa izango da txartelari lotuta doan Ontzien Jolasa AKTIBO/EZ OPERATIBO dagoela.
Ontzien jolasa aktibatzeko SAC bulegora hurbildu beharko duzu.
Ezin dut udal kiroldegietan sartu
Abisatu kiroldegiko harreran.
Bestela, aurreko urratsekin saiatu eta gero...
Zure txartelaren egoera IZENPEren web orrian kontsulta dezakezu, Kudeaketa-panela atalean.
Nolanahi ere, zure txartelak oraindik arazoak baditu, HAZera eraman beharko duzu (San Martzial kalea 2), arazoa zein den jakiteko eta kopia bat eskuratzeko zure Irun Txartela hondatu egin dela egiaztatzen bada. Gogoratu hitzordua eskatu behar duzula HAZera joan aurretik.Informazio gehiago".