Facturación electrónica

Irungo Udala Gipuzkoako Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorrara atxikitu da..

Aukeratu egin nahi duzun tramitea eta dagokion webgunera eramango zaitugu:

Pertsona juridikoak diren Irungo Udalaren hornitzaile eta kontratugileak (besteak beste: S.A., S.L., U.T.E.) fakturak formatu elektronikoan bidaltzera BEHARTUTA DAUDE baldin eta:

  • Fakturaren zenbatekoa 5.000,00 € (B.E.Z. barne) baino handiagoa bada..
  • Fakturak erreferentzia egiten duen kontratuaren zenbatekoa 5.000,00 € (B.E.Z. barne) baino handiagoa bada, kasu bakoitzeko fakturaren zenbatekoa edozein dela ere.
  • Aurreko edozein momentuan behartuta egon badira, kasu bakoitzeko faktura edo kontratuaren zenbatekoa edozein dela ere.

Pertsona fisikoak diren Irungo Udalaren hornitzaile eta kontratugileak (besteak beste: autonomoak, profesionalak eta ondasun-komunitateak) eta behartuta ez dauden persona juridikoek, NAHI IZANEZ GERO fakturak formatu elektronikoan bidali ahal izango dituzte.

Ikusi xehetasunak hornitzaileek Irungo Udalari igortzen dituzten fakturak jasotzeko prozedura onartzen duen Alkatetzako 18/2015 Ebazpenean.

  • Faktura formatu estandar batean igorri behar da, "Facturae".
  • Irungo Udalari zuzenduta egon behar du. Horretarako fakturan ondorengo datuak adierazi beharko dira:
    • Kontabilitate Bulegoa: L01200454
    • Organo kudeatzailea: L01200454
    • Unidate izapidetzailea: L01200454
  • Faktura digitalki sinatu behar da ziurtagiri elektroniko baten bitartez (IZENPE, DNIe... ).
  • Faktura baimendutako moduan bidali behar da.

Dena den, Interneten badira "Facturae" fitxategiak erraz sortzeko eta kudeatzeko aukera emango duten doako aplikazioak, modu librean eta dohainik deskarga daitezkeenak:

  • ef4ktur: faktura elektronikorako doako soluzioa. Modu sinple eta praktiko batean enpresei aukera ematen die euren artean eta euskadiko administrazioekin aritzeko.
  • hazteunafacturae: Zerga Agentziak onartutako zerbitzua.

Faktura "Facturae" formatuan sortu eta gero, digitalki sinatu behar da ziurtagiri elektroniko baten bitartez (IZENPE, DNIe... ) fitxategia legez baliozkoa izan dadin.

Irungo Udala Gipuzkoako Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorra-ra atxikitu da, previsto en la 632/2014 Foru Aginduan , paurreikusitakoa. Beraz, faktura elektronikoak Irungo Udalari ondorengo moduz bidaliko zaizkio:

Egindako lana egiaztatzeko dokumentuak erantsi daitezke. Dena dela, "Facturae" formatuko fakturaz gainera (xml edo xsig fitxategia), fakturaren irudi bat pdf formatuan erantsi behar da.

Faktura onartua izan bada, hornitzaileari faktura egokiro erregistratu dela adierazten duen erantzun bat bidaltzen zaio.

Faktura ukatua izan bada, hornitzaileari balioztapenenen bat betetzen ez duelako faktura ukatua izan dela adierazten duen erantzun bat bidaltzen zaio: onartutako formatu estandarrak, ez du sinadura egokirik edo kontabilitate aldetik ez da zuzena.

Aurreikusitako prozedura eta espezifikazioak jarraitu gabe bidaltzen diren fakturak, ez bidalitzat hartuko dira.

Bai, Gipuzkoako Faktura Elektronikoen Sarrera Puntu Orokorra-ren bitartez. Horreratarako identifikatzea beharrezkoa da ziurtagiri elektriko bidez (IZENPE, DNIe...) edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren pasahitzaren bidez.

Ordainketa egitea ez dagokion kasuetan, fakturak itzuliko dira bidaltzean igorleak adierazitako posta elektronikora.

ef4ktur faktura elektronikoko soluzio erraza eta praktikoa da. Enpresei beren artean eta euskal administrazioekin erraz lan egitea ahalbidetzeko xedearekin. Izan ere, aplikazio informatiko berean doako soluzio oso bat eskaintzen du, erabat legezkoa eta herri administrazioekin bateragarria.

Aplikazio honek ahalbidetzen du:

  • Faktura guztiak "Facturae" formatuan sortu, hau dam formato elektronikoan (nahi izanez gero, paperean sortu daitezke ere)
  • Bezero eta produktuen datu-baseak kudeatu.
  • Faktura sinatu ziurtagiri elektroniko bitartez.
  • Aplikaziotik bertatik faktura elektronikoa udalera bidali (edo bestelako bezero bati).

Ogasun, Sustapen Ekonomiko eta Plan Estrategikoko Arloa

Lágrima

Kontuhartzailetza Zerbitzua

Plaza San Juan Harria, 1

943 505 307

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Oharra: posta elektronikoko helbide hau ez da erabili behar faktura elektronikoak bidaltzeko.

X