Administrazioarekin harreman elektronikoa izatera behartuta dauden kolektiboak
2021eko apirilaren 2tik aurrera, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak erabateko ondorioak ditu, eta honako kolektibo hauentzat administrazio publikoekin harreman elektronikoa izateko betebeharra ezartzen da:
- Pertsona juridikoak (enpresak, sozietateak, elkarteak, klubak...).
- Nortasun juridikorik gabeko pertsonak (ondasun-erkidegoak, jabe-erkidegoak, ABEEak...).
- Elkargoko kide izan behar duten lanbideak, beren lanbidean dihardutela (besteak beste: Abokatutza, finken administrazioa, arkitektura, arkitektura teknikoa, dekorazioa, administrazio-kudeaketa, ingeniaritza, ingeniaritza teknikoa.) Notarioak eta erregistratzaileak barne.
- Herri-administrazioetako enplegatuak, enplegu publikoa dela-eta administrazio horiekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.
- Aurrekoetako edozein pertsona edo erakunde ordezkatzen duena.
Beraz:
- Irungo Udalari zuzendutako eskabideak edo bestelako dokumentuak izapidetze-egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira.
- Irungo Udalaren jakinarazpenak interesdunaren eta, hala badagokio, baimendutako edozein ordezkariren eskura jarriko dira Egoitza Elektroniko horretako postontzi seguruan.
Kasu horietan, jakinarazpena atzera bota dela ulertuko da, eta izapidea gauzatutzat joko da, eta prozedurak aurrera jarraituko du baldin eta, jakinarazpena eskura jarri denetik 10 egun natural igaro ondoren, baimena duen pertsona edo erakunde interesdunak edo ordezkariak ez badu haren edukia eskuratu, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela jakinarazpena eskuratzea.
Kudeaketarako laguntza gune berria SACen
Zerbitzu horren bidez, herritarrei, enpresei, elkarteei eta hiriko gainerako erakundeei gune lagundu bat eskainiko zaie, Administrazio Publikoarekin eta, zehazki, Irungo Udalarekin izapidetze elektronikoa errazteko..
- Doako eta erabilera libreko zerbitzua da.
- HAZeko langileek eskainiko dute irun.org/egoitza elektronikoaren bidez izapide elektronikoak egiteko.
- Gainerako administrazio publikoei zuzendutako beste izapide elektroniko batzuk egiteko aukera ere eskaintzen da, laguntzarik gabe..
- Adinekoentzako edo mugitzeko zailtasunak dituztenentzako irisgarritasun-irizpideak bermatuz konfiguratu da.
- Interneten sartzeko bi postu ditu, USB irakurgailuarekin eta paperezko dokumentuak eskaneatuta.
- Zerbitzu hori erabiltzeko, modu autonomoan erabiltzeko oinarrizko ezagutza informatikoak izan behar dira, eta Irun Txartela edo beste ziurtagiri elektroniko aitortu bat eduki, hala nola NAN elektronikoa, Izenpe ziurtagiria, FNMT ziurtagiria eta abar.
Egoitza elektronikorako sarbidea
Irungo Udalaren egoitza elektronikora sartzeko eta, behar izanez gero, sinatzeko, ziurtagiri mota hauek onartzen dira: IrunTxartela/BaKQ, NANe, IZENPEren sinadura elektroniko aitortuaren ziurtagiriak, FNMT edo beste batzuk.
Irungo Udaleko dauden ORDEZKARITZEI buruzko informazio gehiago.