UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA

Mota Udal Zerbitzua
Helbidea Juan Thalamas Labandibar, 21
Telefonoa 092/943505152
Fax 943505655
E-maila policialocal@irun.org
Arduradun politikoa CRISTINA LABORDA (Udaltzaingo eta Bizikidetzako Ordezkaria)
Arduradun teknikaria JUAN JOSÉ AIZPIOLEA (Arloburua)
Eginkizunak Trafikoari dagokionez
- Trafikoaren alorrean hiriko puntu gatazkatsuenak zaintzea eta zaintza eta babes jarduerak garatzea bideko arau-hausteen inguruan, ezbehar-kopurua murrizteko, trafiko arintasuna hobetzeko eta, oro har, udalerrian bide segurtasuna hobetzeko.
- Polizia alorreko giza baliabideak eta baliabide operatibo, tekniko-material, ekonomiko eta egiturazkoak planifikatu eta kontrolatzea, zerbitzuaren beharretara etengabean egokituz.
- Bide Heziketaren zerbitzua kudeatzea.

Bizikidetzari dagokionez
- Kanpainak, kontrolak eta esku hartze espezifiko eta zuzenekoak egitea, herritarren bizikidetzarako desegokiak diren jokabideak eta/edo dagokion ordenantza urratzen duten haiek ezabatu eta aldatzeko.
- Polizia Administratiboa (Ordenantzak)
- Jarduera espezifikoa, herritarren kezka iturri diren bizikidetza, jarrera eta jokabide esparruetan.
a. Zaratak (motorrak, gaueko lokalak, etxebizitzak, obrak, jarduerak, eta abar.) Ingurumen arloarekin koordinatuta/elkarlanean.
b. Jabetza publikoko ondasunak (bide publikoa, elementuak eta instalazioak, hiriko altzariak, lorategiak, parkeak, eta abar.).
c. Animaliak: Aterpearen kudeaketa, zaintzen diseinua, patruilak eta kanpaina espezifikoak (Chip, gorotzak, APP eta landa eremuak), APP sailkapeneko albaitaria, kontrol kanpainak (usoak, basa animaliak edo basati bihurtuak, arratoi-hiltzea, eta abar).).
d. Osasun publikoa kontrolatzeko kanpainak.
e. Etxeetako obrak (lizentziak) eta kontrolatu gabeko hondakin isurketen kontrola.
f. Adingabekoen alkohol kontsumoa kontrolatzeko kanpainak. Kanpaina eta jarduera espezifikoak (kontrola, gurasoei abisatzea, jarraipena...)
g. Kalteak eta Erreklamazioak ondare erantzukizunagatik (egiazkotasun kontrola eta kudeaketa, arriskuak baztertzea).
- Babes Zibileko boluntarioen eta Suhiltzaile boluntarioen taldea gidatzea.
- Merkatu Txikiaren funtzionamendua ikuskatzea, altak eta bajak kudeatuz, arauak ez betetzean zigorrak proposatu...

Polizia Zerbitzuei eta Plangintzari dagokienez
- Udaltzaingoaren jarduna kudeatzea udalerrian herritarren segurtasunaz arduratzeko lanean, Ertzaintzarekin lankidetzan eta Auzitegiekin eta Fiskaltzarekin harremanetan, hala nola irrati-transmisioaren egitekoa.
- Atestatuen sekzioa zuzentzea, atestatu horiek behar bezala bideratzen direla zainduz, eta horietatik etor daitezkeen prebentzio planak buruzagiari proposatuz.
- Giza baliabideak eta baliabide operatiboak, tekniko-materialak, ekonomikoak eta egitura polizialak planifikatu eta kontrolatzea.
- Udal eraikinen segurtasuna kontrolatzea.
- Ibilgailuak bide publikotik erretiratzea eta abandonatutako ibilgailuak enkantean jartzea.
- Ibilgailuen gordailu zerbitzua eta garabi zerbitzua ematen duten kanpoko kontratak kudeatzea.

Zerbitzuak

TRAFIKOA ETA HERRITAR BIZIKIDETZA

POLIZIA ZERBITZUAK ETA PLANGINTZA

ALKATETZAREN SEGURTASUNA

ADMINISTRAZIO UNITATEA

Erlazionatutako udal tramiteak

X