Udal jarduera – Txakurrentzako jolas parkeak

Mota Prestazioa
Helbidea Puiana hiribidea (atzealdea), Oxinbiribil Parkea (Bidegorriaren alboan, Recondo parean) eta Gain Gainean (Olaketa kalea)
Eginkizunak Puianako Parkea 2.000 m2-ko udal esparrua da, Oxinbiribil Parkekoa 3600m2-koa eta Gain Gainean parkekoa 255m2-koa. Eremu horietan txakurrak aske egon daitezke arazorik sortu gabe.

Zerbitzuak

Halako oinarrizko arau batzuk dituzte instalazioek, garbi edukitzeko beharra, besteak beste. Horretarako, paperontziak daude, jabeek txakurren kakak horietan botatzeko.

ERABILERA ARAUAK:
-Parkearen barruan uhalik gabe egongo dira txakurrak.
-Debekatuta dago indarrean dagoen araudiak “Ustez Arriskutsu” gisa katalogaturiko txakurrak, edo halako gisa kalifikaturik ez egon arren, pertsonei edo beste animaliei erasoak egin dizkieten txakurrak sartzea.
-Txakurraren jabeek eta arduradunek berehala atera behar dituzte parketik oldarkor jokatzen ari diren txakurrak.
-Animalia daraman pertsona da animalia horren jokaeraren arduraduna. Halaz ere, inork ez badu erantzukizun hori hartzen, jabe gisa azaltzen dena izango da erantzulea.
-Jabea izango da animaliak eragiten dituen kalte, galera eta eragozpenen erantzulea, kode zibilaren 1905. artikuluan xedaturikoaren arabera.
-Animalia baten jabeak eta animalia daramanak beharreko neurriak hartu beharko ditu espazio publiko honetan txakur kakarik gera ez dadin.
-Edozein tituluren pean txakurrak dituztenek txertatuta eta mikrochip bidez identifikatuak edukiko dituzte.
-Jabeak eta arduradunak esparru itxiaren barnean egongo dira beti beren txakurrekin eta haien mugimenduei erreparatuko diete.
-Jabeek eta arduradunek txakurra geldiarazi egin behar dute lurrean zuloak egiten hasten bada, eta zuloak bete ere, hala behar badu.
-Debekatua dago araldian edo arreske dauden txakurrak sartzea.
-Txakurrek ez dute hortzak edo muturrak dituen lepokorik eramango.
-Txakur bat izuturik edo urduritua badago ez da esparruan egotera behartu behar.
-Debekatua dago esparruan 12 urtetik beherako haurrak sartzea.

X