UDAL ARTXIBOA

Mota Udal Zerbitzua
Helbidea Nagusia 24 - Ikust-Alaia (Pikoketa kaletik sarbidea)
Telefonoa 943505205 / 943505207
Fax 943505617
E-maila archivo@irun.org
Arduradun politikoa MONICA MARTÍNEZ (Informazio Gizarte, Parte-hartze eta Auzoetako Ordezkaria)
Arduradun teknikaria SAGRARIO ARRIZABALAGA MARIN (Artxibozaina)
Eginkizunak - Artxibatu beharreko dokumentazioa jaso, hura egiaztatu eta sailkatzea arloen arabera.
- Artxibaturiko dokumentazio eskaerei erantzutea eta haiek Artxibora itzuliko direla kontrolatzea.
- Udal arloek Artxibora eramandako dokumentuen egoera fisiko, orden eta kontserbazioaz arduratzea.
- Artxiboa kontsultatu nahi dutenei (ikertzaileak) beharreko arreta eskaintzea, egon daitekeen dokumentazioaren inguruan orientabideak emanez eta eskatzen dutena kontsultatzeko aukera emanez.
- Bibliografiaren, aldizkarien eta aldizkari ofizialen eta Udaletxean jasotzen diren beste argitalpenen inguruko informazioa zentralizatzea eta eskatzen dutenei ematea.
- Artxiboan dagoen interes soziokulturaleko informazioa zabaltzea, funtsen kontsultarako eta Udal artxiboko edukiaren dinamizaziorako baliabide telematikoen inplementazioaren bidez.
- Interesa duten herritarrei fototeka zerbitzua ematea.
Web

Zerbitzuak

Oharra: Informazio-eskaera (Udal Artxiboan dagoen dokumentazioa kontsultatzea edota eskuratzea) idatziz egingo da SAC-en edo www.irun.org/sac webgunearen bidez, "Eskabide osagarriak" azpiatalean eskuragarri dagoen eskabide/eskaera orokorra betez.

Eskaera jaso ondoren, Udal Artxibotik interesdunarekin harremanetan jarriko dira kontsulta erantzuteko edo, hala badagokio, dokumentazioa kontsultatzeko eguna eta ordua zehazteko.

__________________________________________

ORDUTEGIA:
Astel/Asteazk/Ostir: 8:30etatik-13:30etara; Asteart/Osteg: 8:30etatik-17:30etara.
UDAN (Ekaina - Iraila):Astel/Ostir: 8:30etatik-13:30etara

____________________________________

-Kontsulta aretoak: arreta zuzenerako gela / ikertzaileen gela
-Erreprodukzio zerbitzua
-Wifi zerbitzua
-Taldeentzako eta norbanakoentzako bisitaldiak aurrez hitzartuta.

Erlazionatutako ordenantzak

X