KIROL INSTALAZIOAK – STADIUM GAL
Mota | Udal Zerbitzua |
---|---|
Helbidea | Patricio Arabolaza, 2 - 20304 Irun (GIPUZKOA) |
Telefonoa | 943620103 |
E-maila | administracion@realunionclub.com |
Arduradun politikoa | BORJA OLAZABAL (Kiroletako Ordezkaria) |
Arduradun teknikaria | EUNATE ENCINAS (Kultura eta Kiroletako Zuzendaria) |
Eginkizunak | FUTBOLA ETA BESTE KIROL BATZUK |
Web |
Zerbitzuak
Stadium Gal Real Uniónek entrenamenduak egiten eta partidak jokatzen dituen zelaia da. Taldearen barruan, Espainia mailako eta erregionaleko kategorietan jokatzen duten zortzi talde daude. Gainera, klubeko futbol eskolak jokalari gazteak trebatzen ditu.
Zelaia 1998ko abuztuan inauguratu zen ofizialki.
- ZERBITZUAK
. Bi futbol zelai: naturala eta artifiziala
. Gimnasioa
. Botika kutxa eta zerbitzu medikoa
. Bi bulego
. Erabilera anitzeko gela
. Bilera gela
. Kudeaketa, presidentetza eta administrazioa
. Komunikabideentzako kabinak
. Taberna eta sukaldea
– “Irun Kirol planak” programaren barruan dago. Irungo Udaleko Udal Kirol Zerbitzuak antolatzen du “Irun Kirol planak” programa, eta, haren barruan, lagun taldeek (funtsean, 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek) askotariko jarduerak egin ditzakete, hala nola saskibaloian, futbolean eta palan jolastu.
INSTALAZIOEN ERRESERBA
- Telefonoz, 943620103 zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
- Posta elektroniko bidez, correo@realunionclub.com helbidera idatzita