IRUNGO UDAL LIBURUTEGIA

Mota Udal Zerbitzua
Helbidea San Juan Arria Plaza - CBA Kultur Gunea
Telefonoa 943505420 / 505421
Fax 943505642 / 505637
E-maila biblioteca@irun.org
Arduradun politikoa JUNCAL EIZAGUIRRE ROSA (Kulturako Ordezkaria)
Arduradun teknikaria IÑAKI CEBERIO CASTRO (Liburuzaina)
Eginkizunak Liburutegiaren egitekoa da, izaera orokorrez, pertsonen eta gizarte taldeen informazio beharrak asetzea. Honako hauen bidez:
- Hezkuntza: Hezkuntza arautuari, eta batik bat etengabeko prestakuntzari eta autoikaskuntzari materialak eta laguntza teknikak emanez, herritarrak egunean egon daitezen lan munduaren behar aldakorretara egokitu ahal izateko.
- Gizarte eta ekonomi garapena: informazio iturri neutrala eta doanekoa eskaintzen die gizarte agenteei, komunitate osoaren gizarte eta ekonomi garapena bultzatzeko xede bakarrarekin.
- Kultura: Pertsonei aukera ematen die interes berrietara zabaltzeko eta norbere sormena garatzeko, ezagutza eta sormen lanetan jasotako gizadiaren kultura ondare osorako sarbidea ematean. Liburutegi publikoak egiteko aktiboa du irakurtzeko ohituren sormenean eta sustapenean.
- Norbere garapena eta aisiaz gozatzea: Eskura dauden informatika baliabide guztien aprobetxamendua bultzatzen du, gizabanakoek eta gizarte taldeek erabil ditzaten, denbora librea modu aberatsean eta probetxuz gozatzeko. Topalekua eta komunikatzeko lekua da gainera.
- Informazio eskaintza baliabide elektronikoen bidez, elektronikaren alorrean bazterturik gelditzeko arriskuan dauden herritarrei analfabetismo digitala eta arrakala digitala gainditzen laguntzeko, Interneterako sarbide publikoko guneen bidez.

ORDUTEGIA:
URTARRILETIK EKAINERA ETA URRITIK ABENDURA
Astelehenetik ostiralera: 8:30etatik - 13:00era eta 16:00etatik - 20:00etara
Larunbatetan: 9:00etatik - 13:00era
Igandean: itxita

UDAKO ORDUTEGIA (UZTAILA, ABUZTUA ETA IRAILA)
Astelehen, Astearte, Ostegun eta Ostirala: 8:00etatik - 14:00etara
Asteazkena: 8:00etatik - 14:00etara eta 17:00etatik - 19:00etara
Larunbatetan: itxita

2015ean liburutegia ITXITA egongo da ondorengo egunetan:
- Urtarrilak 1, 4 eta 6
- Martxoak 19, 20 eta 21
- Apirilak 2, 3, 4 eta 6
- Maiatzak 1 eta 2
- Ekainak 27, 29 eta 30
- Uztailak 1, 4, 11, 18, 25 eta 31
- Abuztuak 1, 8, 15, 22
- Irailak 5, 8, 12, 19 eta
- Urriak 3, 10 eta 12
- Abenduak 5, 7, 8, 25 eta 26

IKASTEGIA: Ikastegiek euren ordutegia zabaltzen dute 2014ko abenduak 26tik 2015eko otsailak 1 arte. Egun horietan ondorengo ordutegia izango du:
- Astelehenetik ostiralera: 8:30etatik - 20:00etara
- Larunbatetan: 9:00etatik - 13:00era eta 15:00etatik - 20:00etara
- Abenduak 24 eta 31: 9:00etatik - 13:00era
** 2015eko Urtarrilak 1 eta 6: ITXITA
Web

Zerbitzuak

Irungo Udal Liburutegiak ematen dituen zerbitzuak:
- Kontsulta: "Arantzadi" Datu-basea, Aldizkari Ofizialak Interneten, CD-ROMak, eta abar.
- Bibliografia mailegua.
- Informazioa: Kontsulta orokorra, Internetera sarbidea, hemeroteka.
- Tokiko informazioa: Bildumak
- Ikasketa gela unibertsitateko taldeentzat
- Irakurketa sustatzeko jarduerak garatzea
- Erreprografia zerbitzua

LIBURUTEGI IREKIAK:

- BELASKOENEA Auzo Elkartea – Astelehenetik ostiralera: 17.30etatik - 19.30etara
- ELITXU Auzo Elkartea - Astelehenetik ostiralera: 17.30etatik - 19.30etara
- ALDE ZAHARREKO Auzo Elkartea - Astelehenetik ostiralera: 17.30etatik - 19.30etara
- DUNBOA Auzo Elkartea - Astelehenetik ostiralera: 17.30etatik - 19.30etara
- ARTIA Auzo Elkartea - Astelehenetik ostiralera: 17.30etatik - 19.30etara
- SAN MIGEL Auzo Elkartea - Astelehenetik ostiralera: 17.30etatik - 19.30etara
- VENTAS / KATEA (Zentro Zibikoa) - Astelehenetik ostiralera: 17.30etatik - 19.30etara
- PIO BAROJA INSTITUTUA - Astelehenetik ostiralera: 9.00etatik - 14.00etara eta 16.00etatik - 20.00etara.

Zerbitzuak: kontsulta eta mailegua.

X