IDAZKARITZA, ZERBITZU JURIDIKOAK ETA KONTRATAZIOA

Mota Arloa / Zuzendaritza
Helbidea Udaletxea - San Juan Harria plaza, 1 20304 IRUN
Telefonoa 943-505237 / 505244
Fax 943505619 (O)/505618 (RH)
E-maila secretaria@irun.org
Eraikuntza data 2011-09-06
Arduradun politikoa JOSÉ ANTONIO SANTANO CLAVERO (Alkate - Lehendakaria)
Arduradun teknikaria JUANA Mª HERRADOR CARRIEDO (Idazkaria)
Eginkizunak Idazkaritza, Zerbitzu Juridikoak eta Kontratazioa, Udalbatzaren Idazkari Nagusiaren zuzendaritzapean, fede publikoak eta derrigorrezko legezko aholkularitzak beren dituzten egitekoez arduratzen da, gobernu organoei laguntza ematen die eta udalaren interesak defendatzen ditu dagozkion organo jurisdikzionalen aurrean, kontratazioaren kudeaketan Arloei laguntza emateaz gainera.

Zerbitzuak

IDAZKARITZA

- Laguntza orokorra Udalbatzak bere dituen gaietan (Osoko Bilkura, Tokiko Gobernu Batzarra, Alkatea...): organo kolegiatuen saioak prestatu eta garatzea, Interesen Erregistroa eta abar.
- Udalbatzari eta udal Arloei aholkularitza juridikoa ematea, derrigorrezkoa den kasuetan.
- Udal espedienteen zuzentasun juridikoa ziurtatzea.
- Ikuspuntu juridiko eta administratibotik begiratuta, udal zerbitzu desberdinak koordinatzea, administrazio tramitazioan eraginkortasuna eta ekonomia mailak hobetzeko, LRJ-PAC legearen 21. artikuluak aipagai dituen jarraibide eta aginduak emateko gaitasunarekin.
- Ordenantzen prestaketan parte hartzea, lan horretan aholkularitza juridikoa emanez.
- Espedienteen normalizazioan parte hartzea, lan horretan aholkularitza juridikoa emanez.
- Udalaren mendeko organismo eta erakundeen idazkaritza (Mugaz Gaindiko Partzuergoa, Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatea eta abar).
- Udalaren interesak defendatzea organo jurisdikzionalen aurrean.
- Organo jurisdikzionalen aurrean udalaren interesak defendatzea.
- Udalaren interesen defentsa juridikoa administrazioaren aurreko auzi-errekurtsoetan instantzia guztietan eta era guztietako gaietan, ekonomia-zerga alorrean izan ezik.
- Kanpo defentsa juridikoaren jarraipena eta kontrola.
- Udal Arloei aholkularitza legala ematea horien jardunek legea bete dezaten.
- Dokumentu eta prozedura ereduak prestatzea, Udal osorako jarduera irizpide komunak finkatzea eta molde juridikoko txostenak eta proposamenak egitea kontratazioarekin loturiko edozein gaitan.
- Arloei laguntza ematea era guztietako administrazio kontratuen administrazio kudeaketan.
- Arloei laguntza ematea kontratazioarekin loturiko gainerako espedienteen (kontratuen aldaketa, iraungitzea, zigor espedienteak, ...) administrazio kudeaketan.

NOLA ESKATU?
Edozein dela ere egin behar duzun kudeaketa, hobe duzu lehenengo 010 telefonora deitzea, behar duzun informazio guztia emango baitizute han.
Kontua ezin bada telefonoz konpondu, arduradunarekin jarriko zaituzte, edo bestela hitzordua emango dizute.