HEZKUNTZA

Mota Udal Zerbitzua
Helbidea Foruen kalea, 2 - 20302 IRUN
Telefonoa 943-505415
Fax 943-505660
E-maila hezkuntza@irun.org
Arduradun politikoa SANTIAGO JIMÉNEZ (Hezkuntza eta Gazteriako Ordezkaria)
Arduradun teknikaria IÑAKI ARRESE-IGOR (Hezkuntza Teknikaria)
Eginkizunak - Hezkuntza Zerbitzu eta Jarduera guztien koordinazioa eta planifikazioa.
- Irakaskuntza programatzea, Eskola-Planifikazioan Hezkuntza Administrazioarekin lankidetzan arituz, batez ere Derrigorrezko Irakaskuntzan eta Haur Hezkuntzako Lehen Zikloan, hiriaren garapen urbanistiko eta demografikoari kasu eginez beti ere.
- Ikastetxe publiko berriak sortu eta bere kasuan eraiki eta mantendu daitezela proposatzea. Ikastetxeak mantentzeko elementuak agindu eta, bere kasuan, kudeatzea (obrak, inbertsioak, elektrizitate hornidura, gas edo gasolioa, garbitasuna…)
- Hezkuntza Administrazioarekin kolaboratzea derrigorrez eskolatzeko agindua betetzen dela zaintzeko (aurre-matrikulak, epez kanpoko matrikulak, familiei informazioa, prozesuen jarraipena, ikastetxeekin kolaborazioa, eskoletako absentismoa).
- Udal Haurtzaindegi zerbitzua ematea.
- Hezkuntza jarduerak antolatzea (Zuhaitz Eguna, Kontzertu Pedagogikoak, Txotxongilo Jaialdia, Irakurtzera animatzekoak, etab.)
- Laguntza, Beka eta Subentzioen deialdi desberdinak kudeatzea, bai ikastetxeei eta bai guraso nahiz ikasleen elkarteei zuzenduta.
- Udalera etortzen diren herritarrei eta familiei aholkularitza eta informazioa ematea hezkuntza alorrari dagozkion gai haietan guztietan, udal kudeaketaren barnean dagoen ala ez kontuan hartu gabe. Eskubideak, betebeharrak, prozedurak, orientazioa, laguntzak, etab.
- Musika eta/edo Dantzan informazio praktikoa eskaintzea, edozein adinetako zaletuei zuzenduta, bokazio eta gaitasun berezia erakusten duten haiek ikasketa profesionaletara bideratu eta prestatzeko daukan egitekoaren kalterik gabe.
- Ikasleei kalitatezko formazio artistikoa ematea eta etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea.

Zerbitzuak

- Ikastetxeak
- Haurreskolak
- Udal Kontserbatorioa eta Musika Eskola

X