GIZARTE ONGIZATEKO ABEGI UNITATEA (ADM. KUDEAKETA ETA KALITATE ZERBITZUA)

Mota Udal Zerbitzua
Helbidea Urdanibia plaza, 6 - 20304 IRUN
Telefonoa 943505358
Fax 943505634 / 943505631
E-maila bienestarsocial@irun.org
Eraikuntza data 2011-09-06
Arduradun politikoa DAVID NUÑO (Gizarte Ongizateko Ordezkaria)
Arduradun teknikaria MILA HOLGADO VEGA (Gizarte Ongizateko Zuzendaria)
Eginkizunak - Oinarrizko lehen informazioa eskaintzea Gizarte Zerbitzuen erabiltzaile izan daitezkeenen eskura dauden baliabideen inguruan, eskariaren eta erabiltzaile horiek azaldutako arazoen arabera, bai telefono bidez bai aurrez aurre.
- Izaera orokorrekoak eta larritasun eta konplexutasun txikiena duten arazoak arintzeko diren gizarte baliabide eskaeren berehalako tramitazioa eta erregistroa, herritarrak azaldutako egoeraren lehen azterketa egin ondoren, Arloko teknikari espezialistek kasua xeheago azter badezakete ere geroago.
- Gizarte arreta osoa, eta berehala, presazkotzat hartzen diren kasuetan, Arloko beste Zerbitzuetako profesionalek jarraipena egin badezakete ere gero.
- Kasu konplexuenak edo/eta hain presazkoak ez direnak Arloan beharreko profesionalaren esku uztea, kasuaren lehen azterketa egin ondoren, azaldutako arazo horri konponbidea emateko teknikari egokiena zein den jakiteko. Hitzordua emango zaie aipaturiko profesional horrekin.
- Arloko Zerbitzu eta Unitate guztiei euskarri administratiboa ematea.
- Zerbitzuen kalitatearen alorrean, arreta eta gizarte baliabideen kudeaketa hobetzeko proposamenak egitea.
- Plangintza estrategikoa eta gizarte zerbitzuen berrikuntza bultzatzea.
- Arloan prozedurak eta informazio sistema berriak bultzatu eta sustatzea.

Zerbitzuak

- ABEGI UNITATEA
- UNITATE ADMINISTRATIBOA
- PLANGINTZA ETA KALITATEA

NOLA ESKATU?
Abegi Unitatean astelehenetik ostiralera, 08.30etatik - 14.00etara.