GIZARTE ONGIZATE, HEZKUNTZA ETA GAZTERIA ARLOA

Mota Arloa / Zuzendaritza
Helbidea GIZARTE ONGIZATE: Urdanibia plaza, 6 (Ospitale Zaharra) 20304 IRUN // HEZKUNTZA ETA GAZTERIA: Foruen kalea, 2 - 20302
Telefonoa 943505152 / 943505358
Fax 943505634 / 943505631
E-maila bienestarsocial@irun.org
Arduradun politikoa DAVID NUÑO (Gizarte Ongizatea) / SANTIAGO JIMÉNEZ (Hezkuntza eta Gazteria)
Arduradun teknikaria M. HOLGADO (Ongizatea) / I. ARRESE-IGOR (Hezkuntza) / E. ENCINAS (Gazteria)
Eginkizunak Gizarte Ongizate, Hezkuntza eta Gazteria Arloak Irungo herritarren gizarte kohesioa eta ongizatea sustatzea du xede, hirian bizi diren pertsona guztien bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten prebentzio politiken bidez. Era berean, gizarte bazterketa egoerak saihestea du helburu, eta horretarako, hainbat jarduera profesional eta programa eramaten ditu aurrera gizarte izaerako zailtasunak dituzten pertsona edo taldeei laguntzeko. Arlo honen ardura da, era berean, hezkuntza alorreko zerbitzuak eta jarduerak koordinatu eta planifikatzea, baita hiriko gazteei zuzendutako zerbitzuak eta programak dinamizatzea ere.

Zerbitzuak

ADINEKO PERTSONAK
-Adineko pertsonentzako udal egoitza baliabideen kudeaketa:
- Udal Zaharren Egoitza
- Etxebizitza - Egoitzak
- Egunez egoteko Zentroa

ESKU HARTZE KOMUNITARIOA
-Baztertze egoerak sortzen dituzten arrazoien prebentziorako programen garapena:
a.Drogamenpekotasunen prebentziorako programak.
b.Eskolarako prebentzio programen kudeaketa.
c.Gizarteratze programen kudeaketa: Saiatu; Auzolan.
d.Aukera berdintasunaren plana bultzatzea.
e.Nerabeei eta familiei laguntzeko programak bideratzea: Inguru Irekiaren Programa; Gurasoekin Programa; Nerabeei Laguntzeko Programa.
f.Immigrazio alorreko programak.

- Behar egoerei arreta eskaintzea gizarteratzearen eta esku hartze komunitarioaren esparruan.
- Garapenean laguntzeko proiektuak gauzatzea.

KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA ETA KALITATEA

- Oinarrizko lehen informazioa eskaintzea Gizarte Zerbitzuen erabiltzaile izan daitezkeenen eskura dauden baliabideen inguruan, eskariaren eta erabiltzaile horiek azaldutako arazoen arabera, bai telefono bidez bai aurrez aurre.
- Izaera orokorrekoak eta larritasun eta konplexutasun txikiena duten arazoak arintzeko diren gizarte baliabide eskaeren berehalako tramitazioa eta erregistroa, herritarrak azaldutako egoeraren lehen azterketa egin ondoren, Arloko teknikari espezialistek kasua xeheago azter badezakete ere geroago.
- Gizarte arreta osoa, eta berehala, presazkotzat hartzen diren kasuetan, Arloko beste Zerbitzuetako profesionalek jarraipena egin badezakete ere gero.
- Kasu konplexuenak edo/eta hain presazkoak ez direnak Arloan beharreko profesionalaren esku uztea, kasuaren lehen azterketa egin ondoren, azaldutako arazo horri konponbidea emateko teknikari egokiena zein den jakiteko. Hitzordua emango zaie aipaturiko profesional horrekin.
- Arloko Zerbitzu eta Unitate guztiei euskarri administratiboa ematea.
- Zerbitzuen kalitatearen alorrean, arreta eta gizarte baliabideen kudeaketa hobetzeko proposamenak egitea.
- Plangintza estrategikoa eta gizarte zerbitzuen berrikuntza bultzatzea.
- Arloan prozedurak eta informazio sistema berriak bultzatu eta sustatzea.

LEHEN MAILAKO ARRETA
- Gizarte baliabide eta prestazioen inguruko informazioa, orientazioa eta aholkularitza.
- Balorazioa eta esku hartzea familia egoera zailetan eta laguntza espezifikoen programak kudeatzea (laguntza psikologikoa, aholkularitza juridikoa eta abar).
- Kolektibo baztertuentzako programa espezifikoen kudeaketa (gutxiengo etnikoak, behin-behineko egoiliarrak eta abar).
- Laguntza ekonomiko eta beste gizarte prestazioetarako programen kudeaketa.

HEZKUNTZA
- Ikastetxeak
- Haurreskolak
- Udal Kontserbatorioa eta Musika Eskola

GAZTERIA (Gazte Sustapen eta sormen zerbitzua)
- Gazte aterpetxea
- Ludotekak
- Ekipamendu berriak
- Gazte-informazio bulegoa

NOLA ESKATU?
Edozein dela ere egin behar duzun kudeaketa, hobe duzu lehenengo Abegi Unitatera deitzea (943505358 telefonora), behar duzun informazio guztia emango baitizute han.
Kontua ezin bada telefonoz konpondu, arduradunarekin jarriko zaituzte, edo bestela hitzordua emango dizute.

X