GARAPEN IRAUNKORREKO ZERBITZUA

Mota Udal Zerbitzua
Helbidea Iparralde hiribidea z/g – Kostorbe Eraikina - 20304 IRUN
Telefonoa 943-505458
Fax 943-505646 / 505647
E-maila urbanismo@irun.org
Arduradun politikoa BORJA OLAZABAL (Garapen Iraunkorreko Ordezkaria)
Arduradun teknikaria MAIDER BASURTO (Ingurumeneko Teknikari Arduraduna)
Eginkizunak - Uren kontrola (errekak, ...)
- Zarata, isurketa eta ingurumena erasotzen duen beste edozein ekintzaren kontrola.
- Baso ondasun publikoen kontrola zoru urbanizaezinean.
- Garapen Iraunkorrerako Estrategia sustatzea, iraunkortasuna sustatzeko programa inplementatzea, tokiko iraunkortasuna bultzatzea Tokiko Agenda 21 eta abarren bidez.
- Hirian mugikortasun iraunkorra sustatzea, Bizikletentzako bide sareen Planaren kudeaketa eta ezarpena.
- Inguru fisikoaren azterketak egitea, ingurumen baliabideak babestea eta ingurumen alorrean hondatuta dauden inguruak lehengoratzea, zoruan, uretan, airean eta inguru biotikoan dauden ingurumen eraginak murriztu eta zuzentzeko ekintzak bideratuz, eta iraunkortasun azterketak eta plano eta proiektuen gainean garapenerako aukerak baloratzeko azterketak eginez.
- Herritarrentzako informazioa, hedapena eta hezkuntza, Zerbitzutik bideratutako ingurumen alorretan. Herritarrek parte hartzeko estrategia eta prozesu eraginkorrak bultzatu, aztertu eta garatzea.
- Udalerrian energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia garbi eta berriztagarriak garatzeko politika eta ekintzak bultzatzea.