Ayuntamiento de
Buscador

ESKU HARTZE KOMUNITARIORAKO ZERBITZUA

Mota Udal Zerbitzua
Helbidea Urdanibia plaza, 6 20304 IRUN
Telefonoa 943505152 / 943505357
Fax 943505634 / 943505631
E-maila bienestarsocial@irun.org
Arduradun politikoa DAVID NUÑO (Gizarte Ongizateko Ordezkaria)
Arduradun teknikaria MILAGROS HOLGADO (Arloko Zuzendaria)
Eginkizunak - Marjinazio eta baztertze egoerak sortzen dituzten arrazoien prebentziorako programen garapena:
a. Drogamenpekotasunen prebentziorako programak.
b. Prebentzio programen kudeaketa eskolan.
c. Gizarteratze programen kudeaketa: Saiatu; Auzolan.
d. Aukera berdintasun planaren sustapena.
e. Nerabeei eta familiei laguntzeko programak bideratzea: Inguru irekiko Programa; Gurasoekin Programa; Nerabeei laguntzeko Programa.
f. Immigrazio alorreko programak.
- Behar egoerei erantzutea gizarteratzearen eta esku hartze komunitarioaren esparruan.

- Lankidetzaren esparruan, honako zeregin hauek aurrera eramatea:
a. Garapenean laguntzeko programak garatzea.
b. Orain arte iparraldearen hegoaldeko lurraldeekiko lankidetza markatu duten zailtasunak, okerrak eta porrotak gaindituko dituen lankidetza programa bultzatzea.
c. Hegoaldeko lurraldeen garapen prozesuetan parte hartze bideak sortzea.
d. Garatze bidean dauden gizarteen gaitasuna indartzea arazoak kudeatu eta aukera berriak ustiatzeko, garapen iraunkorrerako eta bakea eraikitzeko beharrezko oinarri gisa.
e. Irabazi asmorik gabeko GKE eta erakundeen bidez garapenerako proiektuak bultzatzea, elkartasun printzipioetan eta nazioarteko justizian oinarriturik, beti ere.
f. Bizia salbatu eta babestea larrialdi egoeretan eta berehalako ondorioak arintzea hondamendi naturaletan, gerretan, baliabide naturalik ez izateagatik, gose eta bestegatik.

Zerbitzuak

- GIZARTE-BALIOAK - INGURUNE IREKIKO HEZKUNTZA
- GARAPENERAKO LAGUNTZA

NOLA ESKATU?
Zerbitzu arautuetatik arreta lortzeko, udal gizarte langilearekin hitzordua eskatu behar da 010 telefonoaren bidez, edo bestela HAZra joan.

X