ALKATETZAREN KABINETEA. PRENTSA ETA KOMUNIKAZIOA

Mota Udal Zerbitzua
Helbidea Udaletxea - San Juan Harria plaza, 1 20304 IRUN
Telefonoa 943505105 /06 /07
Fax 943-505603
E-maila prensa@irun.org
Arduradun politikoa JOSÉ ANTONIO SANTANO CLAVERO (Alkate-Lehendakaria)
Arduradun teknikaria AINHOA MORONDO (Alkatetzako Kabineteburua)
Eginkizunak - Alkateari laguntza orokorra ematea eta haren komunikazio jarduera planifikatzea eta kudeatzea.
- Alkateak eta Udal Gobernuak komunikabideekin dituzten harremanak antolatzea.
- Udal Informazio Aldizkaria elaboratu eta banatzea.
- Edukiak sortzea, udal informazioa hedatzeko sistema desberdinak administratu eta kudeatzea (7días/7egun buletina, sms harpidetza, MUPI, panelak, markesinak, banderatxoak, autobusak,…)
- Alkate jauna udalerriaren egoeraz eta gizarte-errealitatearen bilakaeraz informatuta edukitzeko behar adina azterketa, txosten eta ekintza egitea.
- Alkateak web orriko "Alkatearekin hizketan" sekzioaren bitartez herritarrekin dituen harremanak koordinatzea eta mantentzea.
- Hiria sustatzeko materiala diseinatzea eta garatzea.
- Udalaren eta bere Zerbitzuen berezko kanpainak eta/edo jarduera komunikatiboak kudeatu, eta komunikazioetako euskarri propioak eta kontratatuak ere bai, une oro koordinazio mailarik altuena mantenduz Udaleko Komunikazio Batzordearen bitartez, bertako partaide izango baita.
- Erakundearen irudi korporatiboaz arduratu, Nortasun Korporatiboaren Eskuliburuan zehaztutako elementuak eta irizpideak kasuan kasu zuzen erabiltzen direla zainduz eta Zerbitzuei aholkuak emanez horren interpretazio zuzenaren inguruan.
- Hiriarentzako izaera estrategikoa daukaten proiektuen garapenean lagundu eta horren promozioaren alorrean beharrezkoak diren jarduera haiek guztiak burutu, batez ere bere modernitate eta kalitate irudia zabaltzera zuzendutakoak (jardunaldien antolaketa, ekitaldiak, praktika onak, etab.)
- Plan Estrategikoa egin ondoren, hiriaren marketin/sustapenerako elementu klabeen inguruan lan egin, Irunek etorkizunean izango duen jarrera estrategikoa hobetze eta berriz definitze aldera, Irungo Sustapen bulegoarekin elkarlanean.

Zerbitzuak

NOLA ESKATU?
Edozein kudeaketarako Alkatetzaren Kabinetearekin harremanetan jar daiteke (943-505105/06/07 telefonoan)
PRENTSA KABINETEA (prensa@irun.org)
-Udal Aldizkaria idatzi, prestatu eta banatzea.
-Alkatearen eta Udal Gobernuaren komunikabideekiko harremana antolatzea.
-Komunikabideetan jasotako informazioetan oinarriturik datu-bankua sortu, garatu eta etengabe eguneratzea.

X