ALKATETZA
Mota | Udal Zerbitzua |
---|---|
Helbidea | Udaletxea - San Juan Harria plaza, 1 20304 IRUN |
Telefonoa | 943-505152 |
Fax | 943-505603 |
E-maila | alcaldia@irun.org |
Eraikuntza data | 2019-06-15 |
Arduradun politikoa | JOSÉ ANTONIO SANTANO CLAVERO (Alkate-Lehendakaria) |
Eginkizunak | INSTITUZIOAREN KOORDINAZIO OROKORRA Alkateari laguntzeko organoa. Honako hauek osatzen dute: - Alkatetzako Idazkaritza - Komunikazioa eta Alkatetzako Kabinetea - Udaltzaingoa eta Bizikidetza: * Trafikoa eta Herritar Bizikidetza * Polizia Zerbitzuak eta Plangintza * Alkatearen Segurtasuna |
Zerbitzuak
ALKATETZAKO IDAZKARITZA
- Alkatearen agenda eta desplazamenduak antolatzea, bidaiak antolatzea.
- Eskatzen duten beste instituzio, erakunde eta herritarrekin bilerak hitzartzea. Prentsaurrekoak (prentsa arduradunarekin koordinaturik).
- Alkatearen proposamenak prestatzea organo erabakitzaileek (Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzarra) onar ditzaten aurkezteko eta Alkatearen Ebazpenak egitea.
- Herritarrei arreta eskaintzea bai telefonoz bai aurrez aurre, Alkatearekiko hitzorduak kudeatuz edo beste Arlo batzuetara desbideratuz.
- Udal lokalen erabileraren zesioa (Areto Nagusia eta Hitzaldi Aretoa).
- Alkatetzan ezkontza zibilen antolakuntza koordinatzea.
KOMUNIKAZIOA ETA ALKATETZAKO KABINETEA
- Alkateari laguntza orokorra ematea eta haren komunikazio jarduera planifikatzea eta kudeatzea.
- Alkateak eta Udal Gobernuak komunikabideekin dituzten harremanak antolatzea.
- Udal Informazio Aldizkaria elaboratu eta banatzea.
- Edukiak sortzea, udal informazioa hedatzeko sistema desberdinak administratu eta kudeatzea (7días/7egun buletina, sms harpidetza, MUPI, panelak, markesinak, banderatxoak, autobusak,…)
- Alkate jauna udalerriaren egoeraz eta gizarte-errealitatearen bilakaeraz informatuta edukitzeko behar adina azterketa, txosten eta ekintza egitea.
- Alkateak web orriko "Alkatearekin hizketan" sekzioaren bitartez herritarrekin dituen harremanak koordinatzea eta mantentzea.
- Hiria sustatzeko materiala diseinatzea eta garatzea.
- Udalaren eta bere Zerbitzuen berezko kanpainak eta/edo jarduera komunikatiboak kudeatu, eta komunikazioetako euskarri propioak eta kontratatuak ere bai, une oro koordinazio mailarik altuena mantenduz Udaleko Komunikazio Batzordearen bitartez, bertako partaide izango baita.
- Erakundearen irudi korporatiboaz arduratu, Nortasun Korporatiboaren Eskuliburuan zehaztutako elementuak eta irizpideak kasuan kasu zuzen erabiltzen direla zainduz eta Zerbitzuei aholkuak emanez horren interpretazio zuzenaren inguruan.
- Hiriarentzako izaera estrategikoa daukaten proiektuen garapenean lagundu eta horren promozioaren alorrean beharrezkoak diren jarduera haiek guztiak burutu, batez ere bere modernitate eta kalitate irudia zabaltzera zuzendutakoak (jardunaldien antolaketa, ekitaldiak, praktika onak, etab.)
- Plan Estrategikoa egin ondoren, hiriaren marketin/sustapenerako elementu klabeen inguruan lan egin, Irunek etorkizunean izango duen jarrera estrategikoa hobetze eta berriz definitze aldera, Irungo Sustapen bulegoarekin elkarlanean.
UDALTZAINGOA ETA BIZIKIDETZA
Trafikoari dagokionez
- Trafikoaren alorrean hiriko puntu gatazkatsuenak zaintzea eta zaintza eta babes jarduerak garatzea bideko arau-hausteen inguruan, ezbehar-kopurua murrizteko, trafiko arintasuna hobetzeko eta, oro har, udalerrian bide segurtasuna hobetzeko.
- Polizia alorreko giza baliabideak eta baliabide operatibo, tekniko-material, ekonomiko eta egiturazkoak planifikatu eta kontrolatzea, zerbitzuaren beharretara etengabean egokituz.
- Bide Heziketaren zerbitzua kudeatzea.
Bizikidetzari dagokionez
- Kanpainak, kontrolak eta esku hartze espezifiko eta zuzenekoak egitea, herritarren bizikidetzarako desegokiak diren jokabideak eta/edo dagokion ordenantza urratzen duten haiek ezabatu eta aldatzeko.
- Polizia Administratiboa (Ordenantzak)
- Jarduera espezifikoa, herritarren kezka iturri diren bizikidetza, jarrera eta jokabide esparruetan.
a. Zaratak (motorrak, gaueko lokalak, etxebizitzak, obrak, jarduerak, eta abar.) Ingurumen arloarekin koordinatuta/elkarlanean.
b. Jabetza publikoko ondasunak (bide publikoa, elementuak eta instalazioak, hiriko altzariak, lorategiak, parkeak, eta abar.).
c. Animaliak: Aterpearen kudeaketa, zaintzen diseinua, patruilak eta kanpaina espezifikoak (Chip, gorotzak, APP eta landa eremuak), APP sailkapeneko albaitaria, kontrol kanpainak (usoak, basa animaliak edo basati bihurtuak, arratoi-hiltzea, eta abar).).
d. Osasun publikoa kontrolatzeko kanpainak.
e. Etxeetako obrak (lizentziak) eta kontrolatu gabeko hondakin isurketen kontrola.
f. Adingabekoen alkohol kontsumoa kontrolatzeko kanpainak. Kanpaina eta jarduera espezifikoak (kontrola, gurasoei abisatzea, jarraipena...)
g. Kalteak eta Erreklamazioak ondare erantzukizunagatik (egiazkotasun kontrola eta kudeaketa, arriskuak baztertzea).
- Babes Zibileko boluntarioen eta Suhiltzaile boluntarioen taldea gidatzea.
- Merkatu Txikiaren funtzionamendua ikuskatzea, altak eta bajak kudeatuz, arauak ez betetzean zigorrak proposatu...
Polizia Zerbitzuei eta Plangintzari dagokienez
- Udaltzaingoaren jarduna kudeatzea udalerrian herritarren segurtasunaz arduratzeko lanean, Ertzaintzarekin lankidetzan eta Auzitegiekin eta Fiskaltzarekin harremanetan, hala nola irrati-transmisioaren egitekoa.
- Atestatuen sekzioa zuzentzea, atestatu horiek behar bezala bideratzen direla zainduz, eta horietatik etor daitezkeen prebentzio planak buruzagiari proposatuz.
- Giza baliabideak eta baliabide operatiboak, tekniko-materialak, ekonomikoak eta egitura polizialak planifikatu eta kontrolatzea.
- Udal eraikinen segurtasuna kontrolatzea.
- Ibilgailuak bide publikotik erretiratzea eta abandonatutako ibilgailuak enkantean jartzea.
- Ibilgailuen gordailu zerbitzua eta garabi zerbitzua ematen duten kanpoko kontratak kudeatzea.
Erlazionatutako udal tramiteak