Ayuntamiento de
Buscador

UDAL APPak - PRIBATUTASUN POLITIKA

Datu tratamenduaren arduraduna AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Departamentu/Entitate arduraduna IRUNGO UDALA
Datuen babeserako ordezkaria IRUNGO UDALAK Datu Babeserako Ordezkari bat dauka Datu Babeserako Europako Erregelamendua eta berori garatzen duen arautegia aplikatzen dela jarraipena egiteko, hala nola Datuen Babeserako Bulegoek eta auzitegiek gai honen inguruan ematen dituzten jarraibide eta/edo erabaki oro kontuan hartzen direla ebaluatzeko, baita pertsonak errespetatzen direla zaintzeko ere haien informazio pertsonala kudeatzen denean, eta dauzkaten eskubideak erabiliz beren datu pertsonalen tratamenduarekin lotuta egiten dituzten eskariei erantzuteko. Datu Babeserako ordezkariarekin kontaktuan jar daiteke posta bidez San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidean edo dpd@irun.org helbide elektronikora email bat bidaliz.
Datuen tratamenduaren helburuak Hiriko turismoa eta ezagutza bultzatzera bideratutako mugikorretako aplikazioak eskaini hiritarrei.
Datuen tratamentuaren legitimazioa Baimena: Datuen Babeserako Europar Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) art.
Datuen formatua Automatizatua.
Kategoria arrunteko datuak -Geolokalizazioa, soilik erabiltzaileak eragiten badu datu hori behar duen zerbitzuren bat.
-Smartphone modeloa, sistema eragilea eta bertsioa.
-Erabiltzaileak aukeratutako hizkuntza.
-Zerbitzuaren erabilera egun eta orduak.
Kategoria bereziko datuak Kategoria bereziko datuen tratamendua ez dago aurreikusita.
Datuen jatorria Erabiltzailea.
Interesdunen kategoriak Erabiltzaileak.
Datuak kontserbatzeko epea Datu pertsonalak gordeko dira eskatu zirenean zeukaten helburua betetzeko behar besteko denboran, baita sor litezkeen erantzukizun posibleak zehazteko ere, artxibo eta dokumentazioaren arautegian ezarrita dauden epe haiez gainera.
Datuen gaineko pertsona interesdunen eskubideak IRUNGO UDALAK ondorengo eskubideak errazten dizkie interesatuei haien datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:
• Haien datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.
• Datuak zuzendu edo kentzea eskatzeko eskubidea.
• Haren tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
• Tratamenduari uko egiteko eskubidea.
• Datuen eramangarritasun eskubidea.
• Emandako adostasuna erretiratzeko eskubidea.
Edozeinek dauka berari dagozkion datu pertsonalen inguruan IRUNGO UDALAK tratamendurik egiten duen konfirmatzeko eskubidea eta interesatuek beren datu pertsonaletara sarbidea izango dute, baita zehaztugabeko datuak zuzendu daitezen eskatu ere edo, bere kasuan, ezabatzeko ere bai, beste arrazoiren artean, datuak jaso zirenean zeukaten helbururako jada beharrezkoak ez direnean.

Gorabehera jakinetan, interesatuek beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatu ahal izango dute eta kasu horretan erreklamazioak jartzeko edo defendatzeko soilik gordeko dira. Era berean, gorabehera jakinetan eta haien egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, beren datuen tratamendua egiteari uko egin ahal izango diote interesatuek. Kasu horretan, IRUNGO UDALAK datu horiek tratatzeari utziko dio, legezko arrazoiak tartean ez badaude, edo erreklamazio posibleak egiteko edo defendatzeko.

Helburu jakin batera adostasuna eman badu, interesatuak eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan erretiratzeko, baina horrek ez du erretiratu baino lehenago emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eragingo.

Horretarako idatzi bat igorri ahal izango dio IRUNGO UDALARI San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidera edo dpd@irun.org helbide elektronikora posta elektroniko bat bidali.

Datu pertsonalak babesteari dagokionean bere eskubideak ez direla bete usteko balu, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du.
Datuen lagapena - Hartzaileak Legez ezarritakoen artean tratamendu honen esparruan aplikagarriak direnak.
Datuen lagapena - Legitimazioa Lege betekizunak betetzea: Datuen Babeserako Europear Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) art.
Datuen tratamenduen eragileak Informatika-garapen zerbitzuen hornitzaileak eta "Bidasoa Activa" elkarte publikoa.
Datuen segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun neurriak (teknikoak eta antolakuntzakoak) Administrazio elektronikoaren alorrean Segurtasunerako Eskema Nazionalean aurreikusitakoekin bat datoz. Irungo Udaleko datu babeserako eta informazioaren segurtasunerako Politika osatzen duten dokumentuetan aurkitzen dira haiek deskribatuta.

Oharrak

IRUN EZAGUTU
IRUN BERDEA
HERKULESEN HAMABI PROBAK

X