SOLAS JOLAS UDALEKU IREKIAK

Datu tratamenduaren arduraduna AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Departamentu/Entitate arduraduna EUSKARA ARLOA
Datuen babeserako ordezkaria IRUNGO UDALAK Datu Babeserako Ordezkari bat dauka Datu Babeserako Europako Erregelamendua eta berori garatzen duen arautegia aplikatzen dela jarraipena egiteko, hala nola Datuen Babeserako Bulegoek eta auzitegiek gai honen inguruan ematen dituzten jarraibide eta/edo erabaki oro kontuan hartzen direla ebaluatzeko, baita pertsonak errespetatzen direla zaintzeko ere haien informazio pertsonala kudeatzen denean, eta dauzkaten eskubideak erabiliz beren datu pertsonalen tratamenduarekin lotuta egiten dituzten eskariei erantzuteko. Datu Babeserako ordezkariarekin kontaktuan jar daiteke posta bidez San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidean edo dpd@irun.org helbide elektronikora email bat bidaliz.
Datuen tratamenduaren helburuak -Uztail eta abuztuan adingabeei zuzendutako "SOLAS JOLAS" udaleku irekietan, jarduera ludikoen bitartez euskararen erabilera sustatzeko udalekuetan, parte hartzeko informazio pertsonala kudeatzea.
-Egiten diren aisialdiko tailer, txango eta jarduerak nahiz zentroetan egiten diren jarduera haiek kudeatzea.
-Jardueren ikus-entzunezko materiala argitaratu eta hedatzea.
Datuen tratamentuaren legitimazioa -Eskumen publikoa gauzatzea: Datuen Babeserako Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) art.
-Irudia argitaratu eta hedatzeko adostasuna: Datuen Babeserako Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) art.
-Aita, ama edo tutore legalaren adostasuna: Datuen Babeserako Europako Erregelamendu Orokorraren 9.2.a) art.
-2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa. 17.26. art.
-10/1982 Legea, abenduaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeari buruzko Oinarrizkoa. 10. art.
-7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubideko Oinarriak Arautzen dituena. 25. art.
-6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa, 97. art.
Datuen formatua Automatizatua/Paperean.
Kategoria arrunteko datuak Adingabeak:
-Izena eta abizenak.
-Generoa.
-Helbidea.
-Jaiotza-data.
-Ezaugarri pertsonalak.
-Irudia.
-Hizkuntza gaitasuna.
Ordezkari legala:
-Izena eta abizenak.
-Nortasun Agiri Ofiziala.
-Posta-helbidea.
-Helbide elektronikoa.
-Telefonoa.
-Sinadura
-Gorabehera ekonomikoak.
-Gorabehera sozialak.
-Hizkuntza gaitasuna.
Kategoria bereziko datuak -Desgaitasunari buruzko datuak. -Osasuna (medikazioa, elikagaiak, ...).
Datuen jatorria Gurasoak eta tutoreak. Eusko Jaurlaritza.
Interesdunen kategoriak -Gurasoak eta tutoreak. -Adingabeko parte hartzaileak.
Datuak kontserbatzeko epea Datu pertsonalak gordeko dira eskatu zirenean zeukaten helburua betetzeko behar besteko denboran, baita sor litezkeen erantzukizun posibleak zehazteko ere, artxibo eta dokumentazioaren arautegian ezarrita dauden epe haiez gainera. Tratamenduak kasuan kasu eska ditzakeen datu ekonomikoak, aplikagarri den zerga-legeria betetzeko exijitzen diren epealdietan gordeko dira. Mateiral audiobisualaren hedapenari buruzko datuak gordeko dira interesdunak tratamenduari oposizioa adierazi arte, nahiz eta edukiak eguneratzeko eta antolatzeko gaitasuna izan.
Datuen gaineko pertsona interesdunen eskubideak IRUNGO UDALAK ondorengo eskubideak errazten dizkie interesatuei haien datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:
• Haien datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.
• Datuak zuzendu edo kentzea eskatzeko eskubidea.
• Haren tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
• Tratamenduari uko egiteko eskubidea.
• Datuen eramangarritasun eskubidea.
• Emandako adostasuna erretiratzeko eskubidea.
Edozeinek dauka berari dagozkion datu pertsonalen inguruan IRUNGO UDALAK tratamendurik egiten duen konfirmatzeko eskubidea eta interesatuek beren datu pertsonaletara sarbidea izango dute, baita zehaztugabeko datuak zuzendu daitezen eskatu ere edo, bere kasuan, ezabatzeko ere bai, beste arrazoiren artean, datuak jaso zirenean zeukaten helbururako jada beharrezkoak ez direnean.

Gorabehera jakinetan, interesatuek beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatu ahal izango dute eta kasu horretan erreklamazioak jartzeko edo defendatzeko soilik gordeko dira. Era berean, gorabehera jakinetan eta haien egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, beren datuen tratamendua egiteari uko egin ahal izango diote interesatuek. Kasu horretan, IRUNGO UDALAK datu horiek tratatzeari utziko dio, legezko arrazoiak tartean ez badaude, edo erreklamazio posibleak egiteko edo defendatzeko.

Helburu jakin batera adostasuna eman badu, interesatuak eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan erretiratzeko, baina horrek ez du erretiratu baino lehenago emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eragingo.

Horretarako idatzi bat igorri ahal izango dio IRUNGO UDALARI San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidera edo dpd@irun.org helbide elektronikora posta elektroniko bat bidali.

Datu pertsonalak babesteari dagokionean bere eskubideak ez direla bete usteko balu, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du.
Datuen lagapena - Hartzaileak Tratamendu honen esparruak legez ezarritakoak eta weborria, hedabideak, Eusko Jaurlaritza, sare sozialak eta jardueraren berri emateko argitalpenak.
Datuen lagapena - Legitimazioa - Eskumen publikoa gauzatzea: Datuen Babeserako Europar Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) art. - Baimena: Datuen Babeserako Europear Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) art.
Datuen nazioarteko transferentziak Datuen kudeaketaren ondorioz ez dago datu horien nazioarteko transferentziarik.
Datuen tratamenduen eragileak Zerbitzua emateko esleipena duen enpresa.
Datuen segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun neurriak (teknikoak eta antolakuntzakoak) urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan aurreikusitakoekin bat datoz, haren bitartez erregulatzen baita Administrazio elektronikoaren alorrean Segurtasunerako Eskema Nazionala. Irungo Udaleko datu babeserako eta informazioaren segurtasunerako Politika osatzen duten dokumentuetan aurkitzen dira haiek deskribatuta.
X