PREBENTZIO JARDUERAK GIZARTE ALORREAN

Datu tratamenduaren arduraduna AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Departamentu/Entitate arduraduna GIZARTE ONGIZATE, HEZKUNTZA ETA GAZTERIA ARLOA
Datuen babeserako ordezkaria IRUNGO UDALAK Datu Babeserako Ordezkari bat dauka Datuak Babesteko Europako Erregelamendua eta berori garatzen duen arautegia aplikatzen dela jarraipena egiteko, hala nola Datuen Babeserako Bulegoek eta auzitegiek gai honen inguruan ematen dituzten jarraibide eta/edo erabaki oro kontuan hartzen direla ebaluatzeko, baita pertsonak errespetatzen direla zaintzeko ere haien informazio pertsonala kudeatzen denean, eta dauzkaten eskubideak erabiliz beren datu pertsonalen tratamenduarekin lotuta egiten dituzten eskariei erantzuteko. Datu Babeserako ordezkariarekin kontaktuan jar daiteke posta bidez San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidean edo dpd@irun.org helbide elektronikora email bat bidaliz.
Datuen tratamenduaren helburuak Herritarrak kontzientziatzeko jarduerak:
- Emakumeak ahalduntzeko eskola.
- Autoestima eta komunikazio tailerra.
- Gurasoekin familia programa
- Gazteekin gazteria programa.
- Isolamenduaren prebentzioa.
- Tipi-tapa programa ariketa fisikoa sustatzeko.
- Adinekoentzat espazioak.
- Giza eskubideak.
- Gazteen udal batzarra.
- Adinekoen zentro sozialak.
Datuen tratamentuaren legitimazioa -Ahal publikoaren erabilera, DBAO 6.1.e)
-Ikus-entzunezko materiala lortu eta zabaltzeko adostasuna, DBAO 6.1.a).
-7/1985 Legea, Toki-araubidearen oinarriena.
-2/2008 Legea, Gizarte Zerbitzuena.
-3/2005 Legea, haurrak eta nerabeak artatu eta babesteari buruzkoa.
-3/2009 Legea, aurrekoa aldatzen duena.
-2/2016 Legea, Euskadiko Tokiko Erakundeena.
-9/2018 Errege lege-dekretua, genero indarkeriaren aurkako estatuko ituna garatzeko presazko neurriei buruzkoa.
-1/2013 Legegintzako dekretua, desgaitasuna dutenen eskubideei buruzko eta haiek gizartean txertatzeko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena.
-18/2008 Legea, Diru-sarrerak bermatzeko eta Gizarte Inklusiorako.
- 1/2004 Lege Organikoa, genero indarkeriaren aurkako babes neurriei buruzkoa.
-4/2005 Legea, Euskadiko Gizon eta Emakumeen berdintasunerako.
-3/2007 Lege Organikoa, emakume eta gizonen arteko berdintasun efektiborako.
-1/2016 Legea, Adikzio eta Drogamenpekotasun Arreta integrala emateari buruzkoa.
Datuen formatua Paperean/Automatizatua.
Kategoria arrunteko datuak -Izena eta abizenak.
-Nortasun Agiri Ofiziala.
-Posta-helbidea.
-Helbide elektronikoa.
-Telefonoa.
-Jaioitze data.
-Generoa.
-Irudia.
Kategoria bereziko datuak Kategoria bereziko datuen tratamendua ez dago aurreikusita.
Datuen jatorria Interesduna edota bere ordezkaria/k.
Interesdunen kategoriak Parte hartzaileak.
Datuak kontserbatzeko epea Datu pertsonalak gordeko dira eskatu zirenean zeukaten helburua betetzeko behar besteko denboran, baita sor litezkeen erantzukizun posibleak zehazteko ere, artxibo eta dokumentazioaren arautegian ezarrita dauden epe haiez gainera. Tratamenduak kasuan kasu eska ditzakeen datu ekonomikoak, aplikagarri den zerga-legeria betetzeko exijitzen diren epealdietan gordeko dira.
Datuen gaineko pertsona interesdunen eskubideak IRUNGO UDALAK ondorengo eskubideak errazten dizkie interesatuei haien datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:
• Haien datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.
• Datuak zuzendu edo kentzea eskatzeko eskubidea.
• Haren tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
• Tratamenduari uko egiteko eskubidea.
• Datuen eramangarritasun eskubidea.
• Emandako adostasuna erretiratzeko eskubidea.
Edozeinek dauka berari dagozkion datu pertsonalen inguruan IRUNGO UDALAK tratamendurik egiten duen konfirmatzeko eskubidea eta interesatuek beren datu pertsonaletara sarbidea izango dute, baita zehaztugabeko datuak zuzendu daitezen eskatu ere edo, bere kasuan, ezabatzeko ere bai, beste arrazoiren artean, datuak jaso zirenean zeukaten helbururako jada beharrezkoak ez direnean.

Gorabehera jakinetan, interesatuek beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatu ahal izango dute eta kasu horretan erreklamazioak jartzeko edo defendatzeko soilik gordeko dira. Era berean, gorabehera jakinetan eta haien egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, beren datuen tratamendua egiteari uko egin ahal izango diote interesatuek. Kasu horretan, IRUNGO UDALAK datu horiek tratatzeari utziko dio, legezko arrazoiak tartean ez badaude, edo erreklamazio posibleak egiteko edo defendatzeko.

Helburu jakin batera adostasuna eman badu, interesatuak eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan erretiratzeko, baina horrek ez du erretiratu baino lehenago emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eragingo.

Horretarako idatzi bat igorri ahal izango dio IRUNGO UDALARI San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidera edo dpd@irun.org helbide elektronikora posta elektroniko bat bidali.

Datu pertsonalak babesteari dagokionean bere eskubideak ez direla bete usteko balu, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du.
Datuen lagapena - Hartzaileak Tratamendu honen esparruak legez ezarritakoak eta weborria, hedabideak, sare sozialak eta jardueraren berri emateko argitalpenak.
Datuen lagapena - Legitimazioa - Lege betekizunak betetzea: Datuen Babeserako Europear Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) art. - Irudiak hartzeko eta hedatzeko baimena: Datuen Babeserako Europear Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) art.
Datuen nazioarteko transferentziak Datuen kudeaketaren ondorioz ez dago datu horien nazioarteko transferentziarik.
Datuen tratamenduen eragileak Jarduera desberdinak eskaintzen dituzten elkarteak.
Datuen segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun neurriak (teknikoak eta antolakuntzakoak) urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan aurreikusitakoekin bat datoz, haren bitartez erregulatzen baita Administrazio elektronikoaren alorrean Segurtasunerako Eskema Nazionala. Irungo Udaleko datu babeserako eta informazioaren segurtasunerako Politika osatzen duten dokumentuetan aurkitzen dira haiek deskribatuta.
X