INFORMAZIOA UDALEKO GIZARTE ZERBITZUETAN

Datu tratamenduaren arduraduna AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Departamentu/Entitate arduraduna GIZARTE ONGIZATE, HEZKUNTZA ETA GAZTERIA ARLOA
Datuen babeserako ordezkaria IRUNGO UDALAK Datu Babeserako Ordezkari bat dauka Datu Babeserako Europako Erregelamendua eta berori garatzen duen arautegia aplikatzen dela jarraipena egiteko, hala nola Datuen Babeserako Bulegoek eta auzitegiek gai honen inguruan ematen dituzten jarraibide eta/edo erabaki oro kontuan hartzen direla ebaluatzeko, baita pertsonak errespetatzen direla zaintzeko ere haien informazio pertsonala kudeatzen denean, eta dauzkaten eskubideak erabiliz beren datu pertsonalen tratamenduarekin lotuta egiten dituzten eskariei erantzuteko. Datu Babeserako ordezkariarekin kontaktuan jar daiteke posta bidez San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidean edo dpd@irun.org helbide elektronikora email bat bidaliz.
Datuen tratamenduaren helburuak -Informatu, kontsultak atenditu, diagnostikoa baloratzeko eta gizarte arreta eskatu edo behar duten haiek atenditzeko orientazioa.
-Beharrak detektatzea.
-Egoeren jarraipena egitea.
-Prestazioak tramitatzea.
-Eskumena duen zerbitzura bideratzea.
Datuen tratamentuaren legitimazioa -Ahal publikoa egikaritze DBEO 6.1.e) art.
-Gizarte zerbitzuak ematea,DBEO 9.2.h) art.
-2/1985 Legea, Tokiko Araubidearen Oinarriei buruzkoa.
-12/2008 Legea, Gizarte Zerbitzuena.
-3/2005 Legea, Haurrak eta Nerabeak Artatu eta Babestekoa, 3/2009 Legeak aldatua.
-2/2016 Legea, euskadiko Tokiko Erakundeei buruzkoa
-9/2018 Errege Dekretu Legea, genero indarkeriaren aurkakoa.
-39/2006 Legea, Autonomia Pertsonala sustatu eta mendekotasun egoeran daudenei arreta emateari buruzkoa.
-1/2013 Legegintzako Dekretua, zeinaren bitartez onartzen den desgaitasuna duten pertsonen eskubideen Lege Orokorraren testu bategina
-18/2008 Lege, Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratz.
-24/2017 Legea, Sektore Elektrikoarena (bezero zaur.).
-1/2004 Lege Organikoa, Genero Indarkeriaren aurka babestekoa.
-4/2005 Legea, Eusk. Gizon eta Emakumeen arteko berdintasunari buruz.
-3/2007 Lege Organikoa, gizon eta emakumeen berdintasun efektibo.
-1/2016 Legea, Adikzio eta Drogamen. Babes Osorako.
Datuen formatua Paperean/Automatizatua.
Kategoria arrunteko datuak -Izena eta abizenak.
-Nortasun Agiri Ofiziala
-Posta helbidea eta elektronikoa.
-Telefonoa.
-Jaiotza data eta tokia
-Nazionalitatea.
-Generoa.
-Fitxa soziala ireki zeneko data.
-Datu ekonomikoak eta bizikidetzakoak eta/edo familiarrak.
-Gorabehera ekonomikoak eta sozialak.
-Formazioa.
-Ordezkaritza-agiria.
-Bizigarritasun baldintzak.
-Historial familiarra
-Balorazio, diagnostiko eta orientazioari buruzko txostenak
-Fitxa soziala.
-Legezko edo borondatezko ordezkaritzak.
Kategoria bereziko datuak -Osasun datuak. -Sinesmenak eta konbikzioak -Jatorri etnikoa eta arraza. -Sexu orientazioa.
Datuen jatorria Interesduna edota bere ordezkaria/k. Herri Administrazioak. Hirugarrenak.
Interesdunen kategoriak -Interesdunak eta, bere kasuan, haien ordezkariak. -Familia edo bizikidetza unitateko kideak.
Datuak kontserbatzeko epea Datu pertsonalak gordeko dira eskatu zirenean zeukaten helburua betetzeko behar besteko denboran, baita sor litezkeen erantzukizun posibleak zehazteko ere, artxibo eta dokumentazioaren arautegian ezarrita dauden epe haiez gainera. Tratamenduak kasuan kasu eska ditzakeen datu ekonomikoak, aplikagarri den zerga-legeria betetzeko exijitzen diren epealdietan gordeko dira.
Datuen gaineko pertsona interesdunen eskubideak IRUNGO UDALAK ondorengo eskubideak errazten dizkie interesatuei haien datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:
• Haien datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.
• Datuak zuzendu edo kentzea eskatzeko eskubidea.
• Haren tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
• Tratamenduari uko egiteko eskubidea.
• Datuen eramangarritasun eskubidea.
• Emandako adostasuna erretiratzeko eskubidea.
Edozeinek dauka berari dagozkion datu pertsonalen inguruan IRUNGO UDALAK tratamendurik egiten duen konfirmatzeko eskubidea eta interesatuek beren datu pertsonaletara sarbidea izango dute, baita zehaztugabeko datuak zuzendu daitezen eskatu ere edo, bere kasuan, ezabatzeko ere bai, beste arrazoiren artean, datuak jaso zirenean zeukaten helbururako jada beharrezkoak ez direnean.

Gorabehera jakinetan, interesatuek beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatu ahal izango dute eta kasu horretan erreklamazioak jartzeko edo defendatzeko soilik gordeko dira. Era berean, gorabehera jakinetan eta haien egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, beren datuen tratamendua egiteari uko egin ahal izango diote interesatuek. Kasu horretan, IRUNGO UDALAK datu horiek tratatzeari utziko dio, legezko arrazoiak tartean ez badaude, edo erreklamazio posibleak egiteko edo defendatzeko.

Helburu jakin batera adostasuna eman badu, interesatuak eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan erretiratzeko, baina horrek ez du erretiratu baino lehenago emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eragingo.

Horretarako idatzi bat igorri ahal izango dio IRUNGO UDALARI San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidera edo dpd@irun.org helbide elektronikora posta elektroniko bat bidali.

Datu pertsonalak babesteari dagokionean bere eskubideak ez direla bete usteko balu, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du.
Datuen lagapena - Hartzaileak Legez ezarritakoen artean tratamendu honen esparruan aplikagarriak direnak.
Datuen lagapena - Legitimazioa - Lege betekizunak betetzea: Datuen Babeserako Europear Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) art. - Funtsezko interes publikoa: Datuen Babeserako Europear Erregelamendu Orokorraren 9.2.g) art.
Datuen nazioarteko transferentziak Datuen kudeaketaren ondorioz ez dago datu horien nazioarteko transferentziarik.
Datuen tratamenduen eragileak Ez dago.
Datuen segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun neurriak (teknikoak eta antolakuntzakoak) urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan aurreikusitakoekin bat datoz, haren bitartez erregulatzen baita Administrazio elektronikoaren alorrean Segurtasunerako Eskema Nazionala. Irungo Udaleko datu babeserako eta informazioaren segurtasunerako Politika osatzen duten dokumentuetan aurkitzen dira haiek deskribatuta.
X