GIZARTE BAZTERKETA

Datu tratamenduaren arduraduna AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Departamentu/Entitate arduraduna GIZARTE ONGIZATE, HEZKUNTZA ETA GAZTERIA ARLOA
Datuen babeserako ordezkaria IRUNGO UDALAK Datu Babeserako Ordezkari bat dauka Datu Babeserako Europako Erregelamendua eta berori garatzen duen arautegia aplikatzen dela jarraipena egiteko, hala nola Datuen Babeserako Bulegoek eta auzitegiek gai honen inguruan ematen dituzten jarraibide eta/edo erabaki oro kontuan hartzen direla ebaluatzeko, baita pertsonak errespetatzen direla zaintzeko ere haien informazio pertsonala kudeatzen denean, eta dauzkaten eskubideak erabiliz beren datu pertsonalen tratamenduarekin lotuta egiten dituzten eskariei erantzuteko. Datu Babeserako ordezkariarekin kontaktuan jar daiteke posta bidez San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidean edo dpd@irun.org helbide elektronikora email bat bidaliz.
Datuen tratamenduaren helburuak Bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzako eskubideak eta baliabideak ematea kudeatzea, zehazki:
- Bitartekaritza soziokulturalaren programak.
- Bazterkeria arriskuan daudenentzako harrera-etxeak eta bizitoki tutelatuak.
- Eguneko arreta zerbitzua eta gaueko arreta bazterkeria egoeran daudenentzat.
- Zerbitzu sozio-hezitzailea bazterkeria arriskuan edo baztertuta daudenentzat.
- Etxeko laguntza zerbitzua.
- Etxeko laguntza eta jatorduen zerbitzua.
- Laguntza bereziak.
- Gizarte larrialdiko laguntzak.
Datuen tratamentuaren legitimazioa -Eskumen publikoa gauzatzea: Datuen Babeserako Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) art.
-Gizarte zerbitzuak ematea: Datuen Babeserako Europako Erregelamendu Orokorraren 9.2.h) art.
-7/1985 Legea, Toki-araubidearen oinarriena.
-12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, gizarte zerbitzuena.
-3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak artatu eta babestekoa.
-3/2009 Legea, aurrekoa aldatzen duena.
-2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Tokiko Erakundeena.
-9/2018 Errege Dekretu Legea, abuztuaren 3koa, genero indarkeriaren aurkako estatu-ituna garatzeko premiazko neurriei buruzkoa.
-18/2008 Legea, diru-Sarrerak Bermatzeko eta Gizarte Inklusiorako.
-24/2017 Legea, Sektore Elektrikoarena (bezero zaurgarriak).
Datuen formatua Paperean/Automatizatua.
Kategoria arrunteko datuak -Izena eta abizenak.
-Nortasun Agiri Ofiziala.
-Posta-helb. eta elektr.
- Tfnoa.
-Jaiotza-data eta tokia
-Nazionalitatea.
-Generoa.
-Fitxa soziala ireki zeneko data.
-Datu ekon.eta biziki. eta/edo familiarrrak
-Gorabeher. ekon-soz.
-Formazioa
-Ordezk. agiria.
-bizigarr. baldint.
-Historial familiarra
-Balorazio, diagnos. orient. txos.
-Fitxa eta historia soziala
-Desgait. ziur. eta gradua.
-Zaintzaileen datuak
-Errolda
-Legezko eta borond ordez.
Kategoria bereziko datuak -Osasun datuak. -Sinesmenak eta konbikzioak. -Jatorri etnikoa eta arraza. -Orientazio sexuala.
Datuen jatorria Interesduna edota bere ordezkaria/k, Herri Administrazioak eta hirugarrenak.
Interesdunen kategoriak -Mendekoak. -Zaintzaileak. -Hirugarren pertsonak.
Datuak kontserbatzeko epea Datu pertsonalak gordeko dira eskatu zirenean zeukaten helburua betetzeko behar besteko denboran, baita sor litezkeen erantzukizun posibleak zehazteko ere, artxibo eta dokumentazioaren arautegian ezarrita dauden epe haiez gainera. Tratamenduak kasuan kasu eska ditzakeen datu ekonomikoak, aplikagarri den zerga-legeria betetzeko exijitzen diren epealdietan gordeko dira.
Datuen gaineko pertsona interesdunen eskubideak IRUNGO UDALAK ondorengo eskubideak errazten dizkie interesatuei haien datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:
• Haien datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.
• Datuak zuzendu edo kentzea eskatzeko eskubidea.
• Haren tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
• Tratamenduari uko egiteko eskubidea.
• Datuen eramangarritasun eskubidea.
• Emandako adostasuna erretiratzeko eskubidea.
Edozeinek dauka berari dagozkion datu pertsonalen inguruan IRUNGO UDALAK tratamendurik egiten duen konfirmatzeko eskubidea eta interesatuek beren datu pertsonaletara sarbidea izango dute, baita zehaztugabeko datuak zuzendu daitezen eskatu ere edo, bere kasuan, ezabatzeko ere bai, beste arrazoiren artean, datuak jaso zirenean zeukaten helbururako jada beharrezkoak ez direnean.

Gorabehera jakinetan, interesatuek beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatu ahal izango dute eta kasu horretan erreklamazioak jartzeko edo defendatzeko soilik gordeko dira. Era berean, gorabehera jakinetan eta haien egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, beren datuen tratamendua egiteari uko egin ahal izango diote interesatuek. Kasu horretan, IRUNGO UDALAK datu horiek tratatzeari utziko dio, legezko arrazoiak tartean ez badaude, edo erreklamazio posibleak egiteko edo defendatzeko.

Helburu jakin batera adostasuna eman badu, interesatuak eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan erretiratzeko, baina horrek ez du erretiratu baino lehenago emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eragingo.

Horretarako idatzi bat igorri ahal izango dio IRUNGO UDALARI San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidera edo dpd@irun.org helbide elektronikora posta elektroniko bat bidali.

Datu pertsonalak babesteari dagokionean bere eskubideak ez direla bete usteko balu, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du.
Datuen lagapena - Hartzaileak Baliabide ezberdinak ematen dituzten entitate edo enpresak eta legez ezarritakoen artean tratamendu honen esparruan aplikagarriak direnak.
Datuen lagapena - Legitimazioa - Lege betekizunak betetzea: Datuen Babeserako Europar Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) art. - Funtsezko interes publikoa: Datuen Babeserako Europar Erregelamendu Orokorraren 9.2.g) art.
Datuen nazioarteko transferentziak Datuen kudeaketaren ondorioz ez dago datu horien nazioarteko transferentziarik.
Datuen tratamenduen eragileak Las empresas adjudicatarias de los diferentes servicios.
Datuen segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun neurriak (teknikoak eta antolakuntzakoak) urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan aurreikusitakoekin bat datoz, haren bitartez erregulatzen baita Administrazio elektronikoaren alorrean Segurtasunerako Eskema Nazionala. Irungo Udaleko datu babeserako eta informazioaren segurtasunerako Politika osatzen duten dokumentuetan aurkitzen dira haiek deskribatuta.
X