ESKOLA KIROLA - DEPORTE ESCOLAR

Datu tratamenduaren arduraduna AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Departamentu/Entitate arduraduna KULTURA ETA KIROL ARLOA
Datuen babeserako ordezkaria IRUNGO UDALAK Datu Babeserako Ordezkari bat dauka Datu Babeserako Europako Erregelamendua eta berori garatzen duen arautegia aplikatzen dela jarraipena egiteko, hala nola Datuen Babeserako Bulegoek eta auzitegiek gai honen inguruan ematen dituzten jarraibide eta/edo erabaki oro kontuan hartzen direla ebaluatzeko, baita pertsonak errespetatzen direla zaintzeko ere haien informazio pertsonala kudeatzen denean, eta dauzkaten eskubideak erabiliz beren datu pertsonalen tratamenduarekin lotuta egiten dituzten eskariei erantzuteko. Datu Babeserako ordezkariarekin kontaktuan jar daiteke posta bidez San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidean edo dpd@irun.org helbide elektronikora email bat bidaliz.
Datuen tratamenduaren helburuak Eskola Kirolaren bitartez Udalak antolatuta ikastetxeetan egiten diren jardueren inguruko izen-ematea, garapena, kudeaketa eta ordainketa kudeatzea eta jardueran zehar hartutako irudien edizioa eta hedapena ere kudeatzea.
Datuen tratamentuaren legitimazioa -Eskumen publikoa gauzatzea: Datuen Babeserako Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) art.
-Irudieratako, Baimena: Datuen Babeserako Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) art.
-Osasun datuetarako, adostasuna: Datu Babeserako Europako Erregelamendu Orokorraren 9.2.a) art.
-7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.
-14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolari buruzkoa.
Datuen formatua Paperean/Automatizatua.
Kategoria arrunteko datuak -Izena eta abizenak.
-Nortasun Agiri Ofiziala.
-Posta-helbidea.
-Helbide elektronikoa.
-Telefonoa.
-Jaiotza-data.
-RGI jasotzen duten ala ez.
-Irudia.
Kategoria bereziko datuak -Osasun datuak.
Datuen jatorria Interesduna edota bere ordezkaria/k.
Interesdunen kategoriak -Jardueretako parte-hartzaileak. -Gurasoak edo tutoreak.
Datuak kontserbatzeko epea Datuak mantenduko dira zerbitzua ematen den bitartean. Irudi motako datuen kasuan, gordeko dira pertsonak oposizioa adierazi arte.
Datuen gaineko pertsona interesdunen eskubideak IRUNGO UDALAK ondorengo eskubideak errazten dizkie interesatuei haien datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:
• Haien datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.
• Datuak zuzendu edo kentzea eskatzeko eskubidea.
• Haren tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
• Tratamenduari uko egiteko eskubidea.
• Datuen eramangarritasun eskubidea.
• Emandako adostasuna erretiratzeko eskubidea.
Edozeinek dauka berari dagozkion datu pertsonalen inguruan IRUNGO UDALAK tratamendurik egiten duen konfirmatzeko eskubidea eta interesatuek beren datu pertsonaletara sarbidea izango dute, baita zehaztugabeko datuak zuzendu daitezen eskatu ere edo, bere kasuan, ezabatzeko ere bai, beste arrazoiren artean, datuak jaso zirenean zeukaten helbururako jada beharrezkoak ez direnean.

Gorabehera jakinetan, interesatuek beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatu ahal izango dute eta kasu horretan erreklamazioak jartzeko edo defendatzeko soilik gordeko dira. Era berean, gorabehera jakinetan eta haien egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, beren datuen tratamendua egiteari uko egin ahal izango diote interesatuek. Kasu horretan, IRUNGO UDALAK datu horiek tratatzeari utziko dio, legezko arrazoiak tartean ez badaude, edo erreklamazio posibleak egiteko edo defendatzeko.

Helburu jakin batera adostasuna eman badu, interesatuak eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan erretiratzeko, baina horrek ez du erretiratu baino lehenago emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eragingo.

Horretarako idatzi bat igorri ahal izango dio IRUNGO UDALARI San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidera edo dpd@irun.org helbide elektronikora posta elektroniko bat bidali.

Datu pertsonalak babesteari dagokionean bere eskubideak ez direla bete usteko balu, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du.
Datuen lagapena - Hartzaileak Legez ezarritakoak eta hedapena udalaren web orrian, sare sozialetan edota irudizko hedabideetan.
Datuen lagapena - Legitimazioa - Lege betekizunak betetzea: Datuen Babeserako Europar Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) art. - Adostasuna: Datuen Babeserako Europar Erregelamendu Orokorraren 6.1.a) art.
Datuen nazioarteko transferentziak Datuen kudeaketaren ondorioz ez dago datu horien nazioarteko transferentziarik.
Datuen tratamenduen eragileak Zerbitzua emateko esleipena duen enpresa.
Datuen segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun neurriak (teknikoak eta antolakuntzakoak) urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan aurreikusitakoekin bat datoz, haren bitartez erregulatzen baita Administrazio elektronikoaren alorrean Segurtasunerako Eskema Nazionala. Irungo Udaleko datu babeserako eta informazioaren segurtasunerako Politika osatzen duten dokumentuetan aurkitzen dira haiek deskribatuta.
X