BIDE PUBLIKOA OKUPATZEA
Datu tratamenduaren arduraduna | AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA |
---|---|
Departamentu/Entitate arduraduna | IRUNGO UDALA |
Datuen tratamenduaren arduradun funtzionala | ÁREA/SERVICIO MUNICIPAL RESPONSABLE DE LA CORRESPONDIENTE AUTORIZACIÓN |
Datuen babeserako ordezkaria | IRUNGO UDALAK Datu Babeserako Ordezkari bat dauka Datu Babeserako Europako Erregelamendua eta berori garatzen duen arautegia aplikatzen dela jarraipena egiteko, hala nola Datuen Babeserako Bulegoek eta auzitegiek gai honen inguruan ematen dituzten jarraibide eta/edo erabaki oro kontuan hartzen direla ebaluatzeko, baita pertsonak errespetatzen direla zaintzeko ere haien informazio pertsonala kudeatzen denean, eta dauzkaten eskubideak erabiliz beren datu pertsonalen tratamenduarekin lotuta egiten dituzten eskariei erantzuteko. Datu Babeserako ordezkariarekin kontaktuan jar daiteke posta bidez San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidean edo dpd@irun.org helbide elektronikora email bat bidaliz. |
Datuen tratamenduaren helburuak | Bide publikoa okupatzeko egiten diren eskariak tramitatzeko beharrezkoa den informazio pertsonala kudeatzea. Zehazki, aldian behingo ondorengo ekintzak tramitatzen dira (A, B, C eta D taldeak): ikuskizun publikoak eta/edo jaiak, kirol lasterketak eta bizikleta martxak, domu santu egunerako lore salmenta eta antzekoak. |
Datuen tratamentuaren legitimazioa | - Ahal publikoa egikaritzea: RGPD 6.1.e) art. - Aldian behingo jarduerei buruzko Ordenantza. - 10/2015 Legea, Ikuskizun eta Aisialdiko jarduerei buruzkoa. - 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. - Ikuskizun Publiko eta Aisialdiko Jarduerei buruzko Poliziaren Araudi Orokorra (ED 2816/1982). - Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorra (ED 1428/2003). - Exijitu daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak (Dekretua 44/2014). - 400/2013 Dekretua, EAEko ikuskizun piroteknikoei buruzkoa. - 563/2010 ED, produktu pirotekniko eta kartutxoei buruzko Araudiarena. - 36/2012 Dekretua, Dekretuaren 2. aldaketa, ikuskizun publikoen eta aisialdiko jardueren ordutegiak eta antzeko bestelako kontuak EAEn. - Zezen ikuskizunen Araudia (Dekretua 183/2008, 124/2010 Dekretuak aldatua). - Arma Araudia (ED 137/93). - Herritarren Jokabideari buruzko Udal Ordenantza eta Bide Publikoa erabili, okupatu eta garbitzea arautzen duena. |
Datuen formatua | Paperean/Automatizatua. |
Kategoria arrunteko datuak | - Izena eta abizenak. - Nortasun agiri ofiziala. - Posta helbidea. - Helbide elektronikoa. - Telefonoa. - Sinadura. |
Kategoria bereziko datuak | Kategoria bereziko datuen tratamendua ez dago aurreikusita. |
Datuen jatorria | Interesduna edota bere ordezkaria/k. |
Interesdunen kategoriak | - Eskatzailea edota bere ordezkaria/k. - Baimena jasotzen duen pertsona. - Okupazioaren arduraduna. |
Datuak kontserbatzeko epea | Datu pertsonalak gordeko dira eskatu zirenean zeukaten helburua betetzeko behar besteko denboran, baita sor litezkeen erantzukizun posibleak zehazteko ere, artxibo eta dokumentazioaren arautegian ezarrita dauden epe haiez gainera. Tratamenduak kasuan kasu eska ditzakeen datu ekonomikoak, aplikagarri den zerga-legeria betetzeko exijitzen diren epealdietan gordeko dira. |
Datuen gaineko pertsona interesdunen eskubideak | IRUNGO UDALAK ondorengo eskubideak errazten dizkie interesatuei haien datu pertsonalen tratamenduari dagokionez: • Haien datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea. • Datuak zuzendu edo kentzea eskatzeko eskubidea. • Haren tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea. • Tratamenduari uko egiteko eskubidea. • Datuen eramangarritasun eskubidea. • Emandako adostasuna erretiratzeko eskubidea. Edozeinek dauka berari dagozkion datu pertsonalen inguruan IRUNGO UDALAK tratamendurik egiten duen konfirmatzeko eskubidea eta interesatuek beren datu pertsonaletara sarbidea izango dute, baita zehaztugabeko datuak zuzendu daitezen eskatu ere edo, bere kasuan, ezabatzeko ere bai, beste arrazoiren artean, datuak jaso zirenean zeukaten helbururako jada beharrezkoak ez direnean. Gorabehera jakinetan, interesatuek beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatu ahal izango dute eta kasu horretan erreklamazioak jartzeko edo defendatzeko soilik gordeko dira. Era berean, gorabehera jakinetan eta haien egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, beren datuen tratamendua egiteari uko egin ahal izango diote interesatuek. Kasu horretan, IRUNGO UDALAK datu horiek tratatzeari utziko dio, legezko arrazoiak tartean ez badaude, edo erreklamazio posibleak egiteko edo defendatzeko. Helburu jakin batera adostasuna eman badu, interesatuak eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan erretiratzeko, baina horrek ez du erretiratu baino lehenago emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eragingo. Horretarako idatzi bat igorri ahal izango dio IRUNGO UDALARI San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidera edo dpd@irun.org helbide elektronikora posta elektroniko bat bidali. Datu pertsonalak babesteari dagokionean bere eskubideak ez direla bete usteko balu, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du. |
Datuen lagapena - Hartzaileak | Legez ezarritakoen artean tratamendu honen esparruan aplikagarriak direnak. |
Datuen lagapena - Legitimazioa | Lege betekizunak betetzea: Datuen Babeserako Europear Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) art. |
Datuen nazioarteko transferentziak | Datuen kudeaketaren ondorioz ez dago datu horien nazioarteko transferentziarik. |
Datuen tratamenduen eragileak | Ez dago. |
Datuen segurtasun neurriak | Ezarritako segurtasun neurriak (teknikoak eta antolakuntzakoak) Administrazio elektronikoaren alorrean Segurtasunerako Eskema Nazionalean aurreikusitakoekin bat datoz. Irungo Udaleko datu babeserako eta informazioaren segurtasunerako Politika osatzen duten dokumentuetan aurkitzen dira haiek deskribatuta. |