Ayuntamiento de
Buscador

AIAKO HARRIA PARKE NATURALA

Datu tratamenduaren arduraduna AYUNTAMIENTO DE IRUN - IRUNGO UDALA
Departamentu/Entitate arduraduna HIRIGINTZA ETA GARAPEN IRAUNKORREKO ARLOA
Datuen babeserako ordezkaria IRUNGO UDALAK Datu Babeserako Ordezkari bat dauka Datu Babeserako Europako Erregelamendua eta berori garatzen duen arautegia aplikatzen dela jarraipena egiteko, hala nola Datuen Babeserako Bulegoek eta auzitegiek gai honen inguruan ematen dituzten jarraibide eta/edo erabaki oro kontuan hartzen direla ebaluatzeko, baita pertsonak errespetatzen direla zaintzeko ere haien informazio pertsonala kudeatzen denean, eta dauzkaten eskubideak erabiliz beren datu pertsonalen tratamenduarekin lotuta egiten dituzten eskariei erantzuteko. Datu Babeserako ordezkariarekin kontaktuan jar daiteke posta bidez San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidean edo dpd@irun.org helbide elektronikora email bat bidaliz.
Datuen tratamenduaren helburuak Irungo udalerrian Aiako Harria parke naturaleko pista eta bideetako igarobidea kudeatzea, parkean akanpatu eta udal lurreko baimenak, bertan geratzeko baimendutako denbora, erabiliko duten pertsonen kopurua eta okupatutako eremua adieraziz
Datuen tratamentuaren legitimazioa -Ahal publikoa gauzatzea: Datu Babeserako Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) art.
-7/2006 Foru Araua, urriaren 20koa, Gipuzkoako Mendiei buruzkoa.
-Herri Administrazioetako Ondarearen azaroaren 3ko 33/2003 Legea.
-396/2013 Dekretua, uztailaren 30ekoa, EAEko kanpinak eta akanpatzeko turismoaren beste modalitateak arautzen dituena (EHAA 170 zk., 2013/09/06koa).
- Aiako Harria eremuko Natur Baliabideak antolatzeko plana (PORN) (240/1995 Dekretua, apirilaren 11koa). (EHAA 1995-06-05).
- Aiako Harria Parke Naturala Erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzailea (PRUG) (87/2002 Dekretua, apirilaren 16koa) (EHAA 2002-05-02)
- Alkatearen bandoa Aiako Harria Parke Naturalari buruz, 2003ko martxoaren 28koa)
- Irungo Hiri Antolamenduko Plan Nagusia (99-10-15 GAO).
Datuen formatua Paperean/Automatizatua.
Kategoria arrunteko datuak -Eskaera egiten duenaren izen-abizenak.
-Nortasun agiri ofiziala.
-Posta helbidea.
-Helbide elektronikoa.
-Telefonoa.
Kategoria bereziko datuak Kategoria bereziko datuen tratamendua ez dago aurreikusita.
Datuen jatorria Interesduna edota bere ordezkaria/k.
Interesdunen kategoriak Eskatzailea edota bere ordezkaria/k.
Datuak kontserbatzeko epea Datu pertsonalak gordeko dira eskatu zirenean zeukaten helburua betetzeko behar besteko denboran, baita sor litezkeen erantzukizun posibleak zehazteko ere, artxibo eta dokumentazioaren arautegian ezarrita dauden epe haiez gainera. Tratamenduak kasuan kasu eska ditzakeen datu ekonomikoak, aplikagarri den zerga-legeria betetzeko exijitzen diren epealdietan gordeko dira.
Datuen gaineko pertsona interesdunen eskubideak IRUNGO UDALAK ondorengo eskubideak errazten dizkie interesatuei haien datu pertsonalen tratamenduari dagokionez:
• Haien datu pertsonaletara sartzea eskatzeko eskubidea.
• Datuak zuzendu edo kentzea eskatzeko eskubidea.
• Haren tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.
• Tratamenduari uko egiteko eskubidea.
• Datuen eramangarritasun eskubidea.
• Emandako adostasuna erretiratzeko eskubidea.
Edozeinek dauka berari dagozkion datu pertsonalen inguruan IRUNGO UDALAK tratamendurik egiten duen konfirmatzeko eskubidea eta interesatuek beren datu pertsonaletara sarbidea izango dute, baita zehaztugabeko datuak zuzendu daitezen eskatu ere edo, bere kasuan, ezabatzeko ere bai, beste arrazoiren artean, datuak jaso zirenean zeukaten helbururako jada beharrezkoak ez direnean.

Gorabehera jakinetan, interesatuek beren datuen tratamendua mugatu dadila eskatu ahal izango dute eta kasu horretan erreklamazioak jartzeko edo defendatzeko soilik gordeko dira. Era berean, gorabehera jakinetan eta haien egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta, beren datuen tratamendua egiteari uko egin ahal izango diote interesatuek. Kasu horretan, IRUNGO UDALAK datu horiek tratatzeari utziko dio, legezko arrazoiak tartean ez badaude, edo erreklamazio posibleak egiteko edo defendatzeko.

Helburu jakin batera adostasuna eman badu, interesatuak eskubidea du emandako adostasuna edozein unetan erretiratzeko, baina horrek ez du erretiratu baino lehenago emandako adostasunean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean eragingo.

Horretarako idatzi bat igorri ahal izango dio IRUNGO UDALARI San Juan Harria plaza, 1 - 20304 Irun (Gipuzkoa) helbidera edo dpd@irun.org helbide elektronikora posta elektroniko bat bidali.

Datu pertsonalak babesteari dagokionean bere eskubideak ez direla bete usteko balu, Datuen Babeserako Euskal Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkeztu ahal izango du.
Datuen lagapena - Hartzaileak Legez ezarritakoen artean tratamendu honen esparruan aplikagarriak direnak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Nature Guneetarako Zuzendaritza.
Datuen lagapena - Legitimazioa Lege betekizunak betetzea: Datuen Babeserako Europear Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) art.
Datuen nazioarteko transferentziak Datuen kudeaketaren ondorioz ez dago datu horien nazioarteko transferentziarik.
Datuen tratamenduen eragileak Ez dago.
Datuen segurtasun neurriak Ezarritako segurtasun neurriak (teknikoak eta antolakuntzakoak) urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan aurreikusitakoekin bat datoz, haren bitartez erregulatzen baita Administrazio elektronikoaren alorrean Segurtasunerako Eskema Nazionala. Irungo Udaleko datu babeserako eta informazioaren segurtasunerako Politika osatzen duten dokumentuetan aurkitzen dira haiek deskribatuta.
X