2014an, Zuhaitzak Kudeatzeko Plana idatzi zen, hiriko zuhaitzen egoera aztertu, ebaluatu eta baloratzeko, zuhaitzen kudeaketa optimizatze aldera.

Azterlan horrek gomendioak, hobetzeko jarduketak eta zuhaiztietan aplikatu beharreko neurri zuzentzaileak ezarri zituen, eta baita beharrezko mantentze-protokoloak ere, hirian zuhaizti jasangarria lortzera bideratuak.

Gomendio horietatik, zerbitzu bat kontratatzeko beharra sortu zen, Planaren lan-proposamenei erantzuteko; izan ere, ordura arte, zuhaitzak mantentzeko lanak eta lorezaintzako mantentze-lanak batera egiteko kontratu bat egina zuen Udalak, baina orain ez zen nahikoa.

Irun zuhaitzak

Tecnatura enpresak egiten ditu hiriko zuhaitzak mantentzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko lanak, eta honako lan hauek egiten ditu:

    • Zurkaitzak mantentzea
    • Txorkoak mantentzea
    • Ureztatzea
    • Hosto hilak kentzea
    • Adar eroriak kentzea
    • Tratamendu fitosanitarioak
    • Zuzenketak
    • Beste lan batzuk (lurra urratzea eta jorratzea)
  • Inausketak
  • Birlandaketak
  • Zuhaitzak moztea eta motzondoak kentzea
  • Ainguraketak
  • Birjartzekoak edo ale berriak hornitzea eta landatzea
  • Ikuskapenak egitea zuhaitzen garapen-fase guztietan, prebentzio-lanak egin ahal izateko
  • Arriskua kudeatzea: arriskuan dauden zuhaitzak ikuskatu, haien jarraipena egi eta xehetasunez aztertzea
  • Informazioa mantentzea: Lanen inbentarioa eta kudeaketa

Hiriko zuhaitzetan antzematen diren beharrei erantzuten zaie jarduketetan. 15.000 ale inguru daude hirian, erdialdean eta auzoetan sakabanatuta.

Urtean 255.000 euro kostatzen da hiriko zuhaitzak mantentzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko zerbitzua.

Irun zuhaitzak

Irun zuhaitzak

Irun zuhaitzak

X