Irunen, dagoeneko, milioi bat metro karratu ditugu parke eta lorategitan; hiria zabaldu ahala hazi da kopuru hori.

Gureak Berdea, S.L.U. enpresak egiten ditu hiriko berdeguneak, parkeak eta lorategiak mantentzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko lanak. Zerbitzuaren kostua 1.673.558 eurokoa da.

Kontratu honen barruan sartzen da sasoiko landareak hornitzea ere, eta baita haziak, ongarriak, fitosanitarioak, substratuak eta ureztatzeko materiala ere. Urtean 65.000 euroko gehieneko zenbatekoa izaten da, eta 50.000 euro ere gordetzen dira tokiak hobetzeko eta egokitzeko lanetarako.

Azpimarratu behar da enplegu-zentro berezientzat erreserbatuta dagoela kontratu hori. Enplegu-zentro horiek desgaitasuna duten langileei beren ezaugarri pertsonaletara egokitutako lan produktibo eta ordaindua egiteko aukera ematea dute helburu, langile horiek lan-merkatu arruntean integratzen laguntzeko.

Irun Alai Txoko parkea

X