Hiri-mantentzea
Hiri-mantentzeko Zerbitzuak egiten ditu hiriko zoladura eta hiri-altzariak kudeatzeko, ikuskatzeko eta kontserbatzeko lanak.
Horretarako, mantentze-lanetarako udal-brigada du, eta brigada horrekin eta kanpoko enpresa batzuen lankidetzarekin, egoera onean mantentzen ditu hiriko bide publikoa eta hiri-altzariak, hala nola eserlekuak, bizikletak aparkatzekoak, barandak, seinaleztapena, haur-parkeak, gimnasia egitekoak, txakurrentzako guneak...
Irungo Udalak arreta berezia jartzen du bide publikoak egoera onean mantentzeko, herritarren ongizatea bermatze aldera.