Gaur egun, Etra Norte, S.A. enpresak egiten ditu bide publikoetako ekipo eta instalazio elektriko eta elektronikoak mantentzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko lanak. Lan horien barruan, argiteria publikoko instalazioak, semaforoak eta hirian instalatutako beste ekipo elektroniko batzuk sartzen dira.

Hiri jasangarriago eta efizienteago baterantz aurrera egiteko asmoz, egungo luminarien ordez, LED teknologiako luminariak erabiltzen dira. Horrekin, uniformetasun handiagoa lortzen da argiztapenean, argi-kutsadura saihesten da eta kontsumoa nabarmen murrizten da.

Hiriko argiteria publikoaren instalazioak 150 maniobra-koadro inguru ditu, eta 10.300 luminaria inguru.

Mantentze-zerbitzuaren kostua urtean 482.064 eurokoa da. Horretaz gainera, 360.000 euro inguru behar izaten dira beharrezko materialetarako, eta 100.000 euro, hiriko argiteria-sarea hobetzeko.

Argiteria publikoa

X