Ayuntamiento de
Buscador

Asteazkenean, hilak 31, Edurne Portela eta José Ovejeroren arteko literatur topaketa CBAn

Irungo Udaleko Kultura Arloak Edurne Portela historialari eta idazlearen eta José Ovejero idazlearen arteko literatur topaketa bat antolatu du: maiatzaren 31n izango da, asteazkenarekin, CBAn, 19:00etatik aurrera, eta interesdunak aretoaren edukiera bete bitartean sartu ahalko dira, doan.

Topaketak "Iraganez elikatzen diren fikzioak: elkarrizketa José Ovejeroren eta Edurne Portelaren artean" du izenburutzat, eta historiari eta memoriari buruzko fikzioa idazten ikasteko oinarriak ematea du helburu.

Horretarako, bi autoreen zenbait obra aztertuko dira, hala nola Maddi y las fronteras, Edurne Portelarena, eta Mientras estamos muertos eta Añoranza del héroe, José Ovejerorena. 

Edurne Portelaren argazkiaren egilea: Asís Ayerbe.

Jose Ovejeroren argazkiaren egilea: Isabel Wagemann.

X