Ayuntamiento de
Buscador

Igande honetan, plan biribila "Igandero" ekimenari esker

Igandeetan Irungo erdialdea jardunez betetzeko ekimena da Igandero, eta, aste honetan, plan biribila ekarriko digu: batetik, bigarren eskuko azoka eta, bestetik, kirol egokituaren jaia.

Bigarren eskuko azoka eta artisautza azoka

Igande honetan, 10:30etik 14:30era bitartean, berriro egingo da bigarren eskuko azoka, Igandero udal programaren esparruan hilabete bakoitzeko lehenengo igandean egin ohi zen bezala, Eskuz-Lan bertako artisautzaren azokarekin batera. Lehengo formatuari eustea da asmoa, baina bigarren eskuko azokan parte hartzeko modua desberdina izango da: orain arte, azokako hamabost postuetako bat nahi zutenek E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi behar zuten, baina, hemendik aurrera, udal webguneko formulario baten bidez egin beharko dute eskaera.

Eskaera egiteko formularioaren esteka: https://www.irun.org/modi/participacion/mercadoSegundaMano.aspx

Normalean, azoka betiko lekuan egingo da, Colón ibilbidearen erdialdean, baina, igande honetan, maiatzak 7, Zabaltza plazan egingo da, Colón ibilbidearen erdialdea beste jarduera baterako erreserbatzeko: kirol egokiturako. Horregatik, herriko artisautza azoka, hilabete honetan bakarrik, hurrengo igandean izango da, hau da, maiatzaren 14an.

Oraingoan, Igandero ekimenaren saioa arratsaldera arte luzatuko da, oinezkoek eta txirrindulariek egun osoan gozatzeko Colón ibilbidearen erdialdeaz, haientzat erreserbatuko baita. Izan ere, neguan, Colón ibilbideko zirkulazioa goizez bakarrik eteten zen, 10:00etatik 15:00etara bitartean, baina, udaberrian eta udan, egun argiak luzaroago irauten duela aprobetxatuz, 10:00etatik 19:00etara bitartean etengo da, betiko tokian, Iparralde eta Gipuzkoa hiribideen artean.

Orduan, Irunbusen 1., 2. eta 4. lineetako Erdialdeko geralekuak itxita egongo dira. 

X