Ayuntamiento de
Buscador

Industria-garapen berriak Arason

Tokiko Gobernu Batzarrak, ohiko bileran honako akordioa onartu du: 

BIDASOA OARSOKO INDUSTRIALDEA Sari litzentza ematea Araso Iparra 1.1.02.1 eremuko IC-2A-2 lurzatian (Erregoiana kalea 8 eta 10 izango direnak) bi industria-pabiloi eraikitzeko eta urbanizatzeko obretarako.

Sustapen berriarekin, beste bi industria-eraikin berri eraikiko dira 10.416 m2-ko azalera baten gainean, eta 6 pabiloi handitan banatuko dira (bakoitza 1.300m2 ingurukoa) eta 4 txiki (700 m2 inguru). Aurreikusita dago bertan 10 enpresa ere jarri ahal izatea eta ehun bat langile hartzeko aukera izatea. Obrak maiatzean hastea aurreikusten da.

Ekimen horri esker, hogei enpresek Irunen lurzoruak eskuratzeko agertu duten interesari erantzuten dio.

INDUSTRIALDEAN gehiago: Gaur egun, 23 enpresa eta 230 langile inguru, eta sustapen berriarekin, 33 enpresa eta 330 langile izan litezke. BIDASOA OARSOKO INDUSTRIALDEA SAren guztizko inbertsioa: 25 milioi euro.

Gainera, industria-lurzoruaren beste sustapen batzuk ere badira Irunen, Bidasoa Oarsoko Industrialdeak sustatu berriak. Hiframasa zaharra, Araba kalean (Katea), okupazioko 9.718 metro karratukoa, 2022ko urritik aurrera, 7.460 metro karratuko bi eraikin berri egiteko. 7,3 milioi euroko inbertsioarekin, bi enpresa jarri dira hirian: Katea Legaia eta Railtek Ingeniería Industrial, hiru urtetan 40 enplegu gehiago sortzea proiektatuta. 

X