Dinuy empresak jasoko du 2023ko berrikuntzako Irun Ekintzan Sarien Ohorezko aipamena
Irungo Udalak gaur jakinarazi du zer enpresak irabazi duen 20 langiletik gorako enpresentzako 2023ko Irun Ekintzan ohorezko saria. Irungo enpresa eta ekintzaileek berrikuntzaren arloan erakutsitako ahaleginak eta talentua saritzen dituen aintzatespen hori Hazlanek erdietsi zuen 2021ean, eta UVESCOk 2022an, eta aurten DINUY izango da irabazlea.
DINUY familia-enpresa bat da, 1947an sortua, eta irrati-maiztasuna edo argiztapenaren kontrola eta doitzea ikertzen ditu, beste alor batzuen artean. Energia aurreztera bideratutako instalazio -produktu adimendunak garatzen dituzte, instalazio guztien inguruneko baldintzak ahalik eta gehien aprobetxatu eta elektrizitate-kontsumoa ahalik eta gehien murrizteko.
Gaur egun Dinuyk 49 pertsona inguru ditu lanean. 1970ean esportatzen hasi ziren eta mundura zabaldu ziren, gaur egun 20 herrialde baino gehiagotan saltzen dute. Iaz, 2022an, 75. urteurrena bete dute; Irungo Peña kalean hasi ziren, eta, ondoren, Auzolan kaleko 2. zenbakira joan ziren.
Miguel Ángel Páez Ekonomia eta Ogasuneko ordezkariak «50 urtetik gorako eskarmentua» duen enpresa horren lana aipatu du sari hauen balioa azaltzeko: «hirian dugun talentua ikusarazteko balio dute. Enpresa handi zein txikiek urtero-urtero erakusten digute zer-nolako ekarpena egiten dioten gure gizartearen eta enpresa-ehunaren garapenari. Horrela ere hazten da hiria».
Dinuy, ohorezko sariduna
Aurreko urtean bezala, lau sari banatuko dira, lau kategoria hauetan:
- Hogei langiletik gorako Irungo enpresa berritzailearentzako Irun Ekintzan ohorezko saria. Aurten, Dinuy enpresari emango zaio,
- Hogei langiletik beherako Irungo enpresa berritzailearentzako Irun Ekintzan saria (4.000 euro).
- Irungo zerbitzu enpresa berritzailearentzako Irun Ekintzan saria (4.000 euro).
- Ideia berritzailearentzako Irun Ekintzan saria (2.000 euro).
Epaimahaikideak
Berrikuntzaren hainbat esparrutan esperientzia handia egiaztatu duten langile gaituek osatu dute Irun Ekintzan sarien zortzigarren edizioko irabazleak aukeratzeko epaimahaia.
Hona hemen epaimahaikideak:
- Amaia Fernández, BIC Gipuzkoako proiektu arduraduna
- José Miguel Ayerza, Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkarteko zuzendari nagusia
- Uribarri Goikuria, Innobasqueko Proiektuen Laborategiko arduraduna
- Pierre Odriozola, Sokoako zuzendari nagusia
- Álvaro de la Rica Aspiunza, Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa
- Lander Beloki, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa
- Ana Beraza, EHUren Gipuzkoako campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanorde koordinatzailea
Un jurado compuesto por personal cualificado y con acreditada experiencia en distintos campos de la innovación se ha ocupado de elegirlos VIII. Premios Irun Ekintzan.
El listado es el siguiente:
- Amaia Fernández, Responsable de Proyectos de BIC Gipuzkoa.
- Josean Rodríguez, responsable de emprendizaje de ADEGI.
- Uribarri Goikuria, Responsable de Proyectos de Innobasque.
- Pierre Odriozola Vicepresidente SOKOA.
- Álvaro de la Rica Aspiunza, Decano de la Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales de la Universidad de Deusto.
- Lander Beloki, Decano de la Facultad de Ciencias Empresariales de Mondragon Unibertsitatea.
- Ana Beraza, Vicedecana Coordinadora de la Facultad de Economía y Empresa del Campus de Gipuzkoa de la UPV- EHU.
El palmarés de esta 8ª edición se dará a conocer el miércoles 22 de marzo, a las 18.30 horas en Ficoba y con entrada libre.