Irun Ekintzan sarien epaimahaia aurtengo enpresa berritzaile irabazleak aukeratzeko bildu da

Irungo Udalak jakinarazi duenez, astearte honetan, Irun Ekintzan sarien epaimahaia bildu da, zortzigarren edizioko enpresa berritzaile irabazleak aukeratzeko. Sari banaketa martxoaren 22an izango da, asteazkenarekin, 18:30ean, Ficoban.

Ekonomia eta Ogasuneko ordezkari Miguel Ángel Páezek sari hauen bidez hiriko talentu ekintzailea babesteko konpromisoa nabarmendu du: "Urtero, gure hiriaren giza kapitala erakusten digute sariek, funtsezkoa bera gure gizartea eta enpresa ehuna garatzeko. Hain zuzen ere, talentu hori eta Irunen dugun eta identifikatzen gaituen antzea errekonozitu eta ezagutarazteko jaio ziren".

Zehazki, Irun Ekintzan sarien helburua, enpresaren esparru guztietan eta hiriko jarduera sektore ekonomiko guztietan berrikuntza bultzatuta, kultura berritzailea sustatzea eta hiriko enpresa ehuna modernizatzea da.

Aurreko urtean bezala, lau sari banatuko dira, lau kategoria hauetan:

  • Hogei langiletik gorako Irungo enpresa berritzailearentzako Irun Ekintzan ohorezko saria. 
  • Hogei langiletik beherako Irungo enpresa berritzailearentzako Irun Ekintzan saria (4.000 euro).
  • Irungo zerbitzu enpresa berritzailearentzako Irun Ekintzan saria (4.000 euro).
  • Ideia berritzailearentzako Irun Ekintzan saria (2.000 euro).

Epaimahaikideak

Berrikuntzaren hainbat esparrutan esperientzia handia egiaztatu duten langile gaituek osatu dute Irun Ekintzan sarien zortzigarren edizioko irabazleak aukeratzeko epaimahaia. 

Hona hemen epaimahaikideak:

  • Amaia Fernández, BIC Gipuzkoako proiektu arduraduna
  • José Miguel Ayerza, Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkarteko zuzendari nagusia
  • Uribarri Goikuria, Innobasqueko Proiektuen Laborategiko arduraduna
  • Pierre Odriozola,  Sokoako zuzendari nagusia
  • Álvaro de la Rica Aspiunza, Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa
  • Lander Beloki, Mondragon Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa
  • Ana Beraza, EHUren Gipuzkoako campuseko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanorde koordinatzailea
X